Ekainaren 28an, 20:00etan: Errenteria/Oreretako Errenteria Hiria kulturunean (Niessen), Mikelazulo kultur elkarteak bere 12. urteurrena ospatuz aurkeztuko du, Errenteriako Udaleko euskara zerbitzuaren laguntzaz.

Deja Bu panpin laborategiak antzezlan berria estreinatuko du:
“Covek nije tika: Gizona ez da txoria”.
Bertan txotxongiloak eta aktoreek elkarrekin egingo dute bat taula gainean.
Selmak Bosniatik Euskal Herrira egin du bidaia, gerrak suntsitutako bere herriaren egoeratik ihesi. Simon bizitza osoa baserrian eman duen agurea da: azpiegitura erraldoi baten eraikuntza dela eta hiriko pisu batera izan da egotzia. Testuinguru horretan egingo dute bat bi pertsonaien bizitzek,
grina ezkutu batek batzen dituela biak: atzean utzi duten mundura hegan itzultzeko grina.

Deja Bu panpin laborategiarekin batera Mikelazulo eta Kolax taldeetako hainbat kide gabiltza lanean: Ainara Gurrutxaga, Urko Redondo, I?igo Ortega, Xabi San Sebasti?n, Naroa Garcia, Mikel Ugarte, Idoia Beratarbide, Oier Guillan eta Junky “SoFocos”.

Comments are closed.