Udalaren errespetu eza, komunikazio falta, parte hartzeko aukerarik eza eta koordinatzeko borondate eskasa salatzeko Lezoko Elkarteen koordinakudeak “Zabarre haserre” festa antolatu du asteburu honetarako.

Hona hemen asteburu honetarako egitaraua eta Lezoko Elkarteen Koordinakundeak igorritako mezua:

Lezoko Elkarteen Koordinakundeak pozik dago ekimen honek herritarren artean izan duen harreragatik, ziur daude festa alai eta herritarra izango dela.

Festaren izendapen berezi honekin agerian utzi nahi dugu ez dugula onartzen Lezoko Udalak herriko elkarteekiko azken legealdi honetan izan duen jarrera.

Hitz gutxitan esanda, Udalaren aldetik errespetu eza, komunikazio falta,parte hartzeko aukerarik eza eta koordinatzeko borondate eskasa bizi izan ditugu. Horrezaz gain, presio ekonomikoa egin zaigu.

Hori guztia kontuan hartuz, Lezoko herriari adierazi nahi diogu Lezoko elkarteok ezin dugula egoera hau onartu. Hori salatzeko eta herriarenaurrean agerian jartzeko antolatu dugu ?Zabarre haserre? festa.

Lezoko elkarteak osatzen ditugun pertsonok gure herriko bizimodua hobetzeko asmoz lan egiten dugu urte osoan. Gurea borondatezko lana da, baina herriosoak jasotzen ditu gure lanaren emaitzak. Inork pentsatu al du zer izango
litzatekeen gure bizimodua elkarteen lanik gabe? Udalaren jokabideak elkarteetan lanean ari direnak nekatu eta bere egiturak ahultzen ditu.
Horregatik, ezin dugu onartu Udalaren aldetik lankidetza ez den beste jokabiderik.

Egitaraua osatzeak ekarriko dizkigun gastuei aurre egiteko herritarrei laguntza eskatuko diegu, baita dendari eta tabernariei ere.

Festa honekin herritar guztiei dei egiten diegu elkarteen lanari beren babesa adieraztera. Eta horretarako ez da aukerarik faltako. Egitarauan adin eta gustu guztietarako ekitaldiak antolatu ditugu.

ZABARRE HASERRE JAI PROGRAMA.

Ostirala maiatzak 18

18:30: Zabarreren etorrera.

Albaola elkartearen batel batekin zabarrek itzuli bat egingo du herrian
zehar, danbor jole eta musikariekin.
Aurten zabarreren antolakuntza berria izango da eta hemendik aurrera
maiatzean egiteko intentzioa dugu.
Ibilbidea Euskaltegia, Donibane kalea, Plaza, Zubitxo, Jaizkibel hiribidea,
Andreone, Kale nagusia, Plaza izango da.
Herritarrei mozorroturik etortzea eskatzen diegu eta horretarako buruan
jartzeko zapiak salgai jarriko ditugu 3 eurotara, zabarre jairako egin dugun
logotipoarekin.

19:00: Zabarrek haserre jaien hasiera txupinazoa.

Jaiei hasiera emanez txupinazoa izango da, murixkako dantzariek agurra
dantzatuko dutelarik.

19:15: Buruhandi eta erraldoien kalejira.

Plazatik aterata buru handi eta erraldoiak izango ditugu herriko
txistulariekin batera.

20:00: Preso eta iheslarien aldeko elkarretaratzea plazan.

Etxeratek ostiralera egiten duen enkartelada izango da.

21:00: Afari Pirata Plazan.

Gazte Asanbladak antolaturik barrikotea izango dugu herriko plazan.

Txartelak 5 eurotara salgai izango dira Ti?elu, txingurri, Leitza eta
Aizpean.

22:30: Musika jartzailea herriko plazan.

E?aut Gantxegi herritarrak denetariko musika jarriko dugu, goiz aldera arte.

Larunbata maiatzak 19

9:00: Diana dultzain joleekin

Herriko dultzainero berri batzuk ditugu diana honetan estreinaldian izango
ditugu.

12:00: Haur jolasak Karlos Saldiseren plazan ikastolako gurasoak eta Herri eskolako gurasoak antolaturik haur jolasak.

12:00: Toka txapelketa altzaten

Altamirako Altzate elkartean toka txapelketa mundiala izango dugu.

16:30: Truk txapelketa Ti?elun

Ti?elu elkartean urtero legez truk txapelketa.

16:30: Patata tortilla txapelketa Zubitxo auzoan.

Zubitxoko bizi lagunak antolaturik patata tortilla txapelketa izango dugu.

17:00: Zezentxoen entzierroa andreonetik Kai-aldera.

Lehenengo aldiz ahurrentzako entzierroa antolatu da andreonetik kaialdera.

Entzierroaren ondoren txokolate jatea izango da kaialden.

18:00: Buruhandi eta erraldoien bilkura herriko kaleetan.

Agoitz, Iru?ea, Ugarte, Irun.. herrietako buru handi eta konpartsak etorriko
dira.

Ibilbidea hau izango da, Lopene, Zubitxo, Guillermo de Lazon, taxi geltokia,
Donibane kalea, Herriko plaza, kale nagusia, Jaizkibel hiribidea, Urdaburu,
Au?amendi, Karlos Saldise plaza.

18:30: Lezoko baserrietako sagardo festa.

Sagardo dastatze festa egingo dugu Lezoko Plazan.

Sagardoa Lezoko baserrietan egina izango da. Larraka, Eguzkitza, Sagar Zulo,
Usategieta, a

21:00: Herri-afaria plazan. Bakoitzak bere jatekoa etxetik ekarri, edaria
bertan izango da.

Zabarre haserre jaia antolatzen ari diren taldeak herritarrei janaria
etxetik ekarri eta herriko plazan denok elkarrekin bazkaltzea gonbidatzen
dugu.

Plazan mahaiak aulkiak eta edaria izango da.

22:30: Berbena bikaina Modestorekin.

Modesto Arantzako musikariarekin berbena izango dugu herriko plazan.

00:00: Zabarreren agurra.

Zabarrek agur esango die Lezoarrei eta berriro ere itsasora joango da.

0:15: Modestoren bigarren saioa

Modestok bigarren saioa egingo du herriko plazan.

Ondoren: Txerrimu?on kontzertua

Txerrimu?ok antolatuta kontzertua izango da goizaldera.

OHARRA: Euria denean, ekitaldiak Bekoerrota kiroldegiko frontoian izango
dira

Comments are closed.