donostinkupatuz.jpg Maiatzaren 2 mayo
“Donostin 28 urtez okupatuz” DVD/liburua aurkezpen eta proiektatuko da, egileak etorriko dira ostera solasaldia egiteko.
Presentacion y proyeccion del libro/documental, despues habra charla con los autores.
Arratsaldeko 20:00 etan / de la tarde
Errenteria/Oreretako Mikelazulo kultur elkartean

Donostian 28 urte okupatuz

El DVD/libro titulado 28 a?os de okupacion en Donostia 1977/2005 es el nuevo trabajo que presentamos. El libro recoje la cronica y lo sucedido en torno a la ocupacion en Donostia entre los a?os 1977 hasta el 2005.
En el documental que incluye el libro en formato DVD se recogen sonidos e imagenes de lo ocurrido entre los a?os 2004 y 2005.

Informazio gehiago euskaraz…

“Donostin 28 urte okupatuz 1977/2005” DVD/Liburua da aurkeztu berri dugun lana. Liburuak 1977tik 2005era bitarte Donostian gertaturiko okupazio eta hustutzeen kronika egiten du. Liburuaren barnean Donostin 2 urte okupatuz 2004/2005 DVDa sartu dugu, 2 urte hauetan gertaturikoak irudi eta soinuz azaltzen dituen bideoa.

Nahiz eta 3 pertsonen artean eginiko lana izan, Donostiko gazte mugimenduaren babesa eta elkarlanaz jokatu dugu, izan ere gazteriari eta mugimendu honetan belaunaldi desberdinetan lanean ibili direnei eskeinia dago.

Aipatzea gazte asanblada eta auzo deberdinetako gazteen laguntzaz aurkezpenak antolatzen gabiltzala Donostian zehar, bertan liburua azaldu eta DVDa proiektatuko dugularik. Jadanik Alde Zaharrean, A?organ eta Loiolan egin ditugu aurkezpenak.

Ateratako diruarekin gastuak kubritzeaz gain, Ametsenea gaztetxeko auzipetuei lagunduko zaie, eta berdin A?organ okupazio saiakera bat burutu zuten gazteekin, multak ordaintzen bait daude.

Lana sortzearen arrazoiak:

* Donostia hiri eredu zehatz baten arabera eraiki dute betidanik, postal hiri elitista batendefiniziopean hain zuzen. Baina badira errealitate gehiago Donostian, badira disidentziak!

* Guk okupazio mugimendua, mugimendu disidente bezala ulertuta, Donostiaren radiografia egin dugu liburu eta DVDaren bitartez.

* 2004 eta 2005ean okupazio mugimenduaren loraldi berri bat ezagutu genuen, eta aurreko belaunaldien lana miatzen hasi ginenean haiek egindakoa jasotzen zuen lanik ez zegoela konturatu ginen. Donostiako Okupazioaren aldeko asanbladak ateratakoa salbu, baina hau SQUAT mugimenduan zentratzen zen. Hau ikusita, mugimendu honek erakutsitako bizi, kolore indar eta ametsak biltzen saiatu gara gure lanean, beti ere argi izanik badirela bildu ezin izan ditugun okupazio eta gertakari asko, beraz gurea ekarpen bat bezala ulertzen dugu eta ez lan definitibo gisa. Beraz norbaitek datu edo irudiak gehitu nahiko balitu gurekin harremanetan jartzea besterik ez dauka ertaia@gaztesarea.net helbidean. Informazio berri gehiago lortu ezkero beste lan osagarri bat egitera animatuko ginateke.

Fitxa teknikoa

Izena: Donostin 28 urte okupatuz 1977/2005
Euskarria: DVD+Liburua
DVD iraupena:ordu 1
Liburu luzera: 50 orrialde

Egileak:
Datu bilketa + testuak: Markel Gazta?aga Ormazabal
Bideo + DVD muntaia: Arkaitz Arnaiz Artola
Diseinua: Joseba San Sebastian Parron

Salneurria: 11?
Kontaktua: ertaia@gaztesarea.net

Euskal Herriko hainbat herritan burutzen den “Zine txiroa” izeneko
ekimenarekin bat eginez eduki sozialak dituzten dokumentalak proiektatzen
dira hilean behin Errenteria/Oreretan.

Proiekzio hauekin batera dokumentalekin osatutako bideoteka dago Nahi
duenaren esku: interesa duten herriko elkarte nahiz norbanakoei eskaini
nahi zaie haiek alokairu sinboliko baten truke ikusteko aukera.

Comments are closed.