Gorka Lazkano preso politiko oreretarra aske gelditu zen atzo. 2002ko abenduaren 23an atxilotu zuen Gasteizen espainiar poliziak kale erasoak egitea egotzita. 5 urtetako kartzela zigorra ezarri zioten eta bere zigorra Langraitz eta Topas-eko espetxeetan bete du Lazkanok. Atzo atera zen Topasetik. Oreretatik autobusez joan ziren espetxe atarian lehenengo harrera egin asmoz. Euskal Herrira bueltan Gasteizen egin zioten lehen harrera, eta bere herrian, Oreretan, arratsalde partean egin zioten harrera Xenpelarren. Apirilak 20an egingo diote herritarren ongi etorria.

Ongi etorri Gorka!

Info +:www.oarsoaldekohitza.info/hitza

Comments are closed.