Elikaduren autogestio bidez, gure osasunerako hoberena delako, ama lurrarekiko errespetua eta EHko nekazaritza eredua bultzatzeko asmoz Apirilak 14ean I.BARATZA
EGUNA antolatu da Arraguako Goiko Eskolan (Oiartzun).

Astearteko Erretegian Goiko Eskolako kide batekin izan gara eta berak adierazi dizkigu I. Baratza Eguna antolatzearen zergatiak eta larunbateko egitaraua.

Entzun elkarrizketa.

Aktibitate guztiak irekiak daude, berez, guztiok zaudete gonbidatuak!!

EGITARAUA:

* Goizeko 11etan: Goiko Eskolatik irteera bat egingo dugu hauetako leku batera:
– Mahatsa landaketa eta txakolina egitera.
– Zuhaitzen landaketa eta haziketa.
– Sendabelarren bila.

* Eguerdiko 14:30ak aldera, BARAZKARIA, bazkari barazkitsua, postre ta kafe.

* Arratsalde zehar: Baratzaren inguruko hainbat gomendio: lurra landu, haziak landatu, etabar. Guztion artean ideiak elkartrukatzeko espazioa. Gainera, praktikara eramango dugu dena, baratza landatzen hasiko baikara.

* Gaueko 21:30ak aldera: sardinada parrillan!!!

*Gaueko 22:30tik aurrera: KONTZERTUA. Bertan izango ditugu
– TOIL (Hor erreta)
– PUNKAMINE (Galdakaos)
– MAZ MON KIS (Gor liz).

Ongi etorriak eta goazen Esukal Herria landatzera!!!!!!
Transjenikorik ez!

Jaten duguna garelako…

Comments are closed.