Igandean, apirilak 1, goizeko 7:00etatik eguardiko 14:00ak bitarte, Iru?eako Eguzki irrati libreak 15. Korrikaren amaieraren inguruko irratsaio berezi bat emango du: lasterketarekin zuzeneko konexioak, elkarrizketak protagonista eta elementu nagusiekin eta bestelako ezustekoekin. Eta nola ez, alde batetik azkeneko kilometroaren lekukoa nork eramaten duen jakingo dugu eta honen ahotsa zuzenean lekukoak Euskal Herrian zehar eraman duen mezua irakurtzen duenean, eta bestalde AEKko arduradunen lehenengo balorazioak Korrika honek suposatu duenaren inguruan.

Korrika 15 aurreko martxoaren 22an hasi zen Karrantzan (Bizkaia), eta orduz geroztik milaka lagun bildu dira euskararen alde kilometro batzuk egitera. Amaierako jaia Iru?ean izango da igande honetan, eta amaiera festako info gehiago http://www.korrika.org webgunean aurkituko duzue.

Zintzilik irratiko Erretegian egunero egunero izan duzue Korrikaren berri, aurreko larunbatean korrika gure eskualdean zenean Oiartzun irratiekoekin egindako saio berezia ere egin genuen, eta bihar zuzenean ere izango gaituzue Iru?eatik Eguzki irrati eta Arrosa sareari esker. Beraz Iru?eara joaterik ez baduzue, piztu irratia FM 100ean eta bertako berri izango duzue.

Atzoko Erretegian, Korrikarekin azken konexioa egin genuen, eta E?autek Zuberoatik egin zigun Irunerako gonbitea (Eta milaesker Korrikan berriemaile izan ditugun Ane, Igor eta E?auti). Entzun Korrikaren azken kronika

Comments are closed.