Giro ezinhobean igaro zen atzokoan Korrika eskualdetik.
Eguraldia lagun, milaka lagun irten ziren kalera euskararen alde izerdi pixkat egitera. Oiartzun eta Zintzilik irratiak lasterketaren berri zuzen zuzenean eman genuen, eta hementxe entzun ditzakezue 3 ordutako saio berezian egindako hainbat grabaketa. Korrikak berarekin dakarren oihu, aldarrikapen eta indar guztiak trasmitzitzen saitu ginen atzokoan, eta entzungai dituzuen audioetan emakume, preso, euskaltzale eta beste hainbaten adierazpenak entzun ahal izango dituzue. Besterik gabe, eskerrak eman Oiartzun irratiko lagunei eta Zintzilikerako arrano lanetan ibilitako guztiei. Aupa hor!
– Korrika Pontika eta Beraunen
Info +: www.korrika.org