Elurra, hotza, euri zaparradak… Baina Tipi, tapa, tipi tapa… badator korrika!.

Hilabete osoa badaramagu berotzen Korrika Kulturalarekin, eta atzokoan Korrika gazte eta txikiarekin motorrak prest jarri genituen.

Ostiraleko Erretegia saioan Korrikarekin konexioa egin, eta Gasteizen harrapatu genituen euskararen aldeko korrikalariak.

Entzun hemen Igor-ek egindako kronika Gasteizetik.

Eta gaur Korrika eskualdean izango dugu. 13:45ak inguru iritsiko da Korrikaren 15. edizioa eskualdera, Perurenatik Oiartzunera sartuko da, eta 17:00ak aldera aterako da Antxotik Donostiarako bidean. Oreretara 15:04etan helduko da Fandariatik. (Orertako ibilbidea eta ordutegia webgune honetan dituzue ere, hortxe beherago)

Eta Korrika gurean izanik, bada aureko edizioetan egin izan dugun bezala, gaurkoan ere Oreretako Zintzilik irratian eta Oiartzun irratian irratsaio berezia egingo dugu larunbat honetan 13:00etatik 16:00ak bitarte.

Korrikarekin zuzeneko konexioak, lekukoa hartuko dutenekin elkarrizketak, Korrika egitaraua, musika, etab… izango duzue entzungai Oarsoaldeko FM 100 eta 107an edo www.zintzilik.net-en bidez munduan zehar. (ez ahaztu Korrikara irratiarekin jaistea, GPS lanak egingo dizkizuegu eta)
Bestalde gogoratu Korrikak irauten duen bitartean zuzeneko Konexioak egingo ditugula Erretegia saioan (gaueko 20:30etatik 22:00etara astelehenetik ostiralera) eta apirilaren 1ean Iru?ean ere izango gara Eguzki irratiaren eskutik.

Comments are closed.