Ostegun honetan Karrantzatik ateratzen da Korrikaren 15. edizioa. Beste urtetan egin den bezela aurten ere Arrosa sareko irratiok zuzeneko konexioa egiteko asmoa dugu. Euskararen aldeko ekitaldi honi ahalik eta zalbalkuntza handiena ematea izango da emisio bateratuaren helburua.Gure irratiko kideek korresponsala Karrantzan bertan izango dute eta ordubeteko irratsaioan hasiera ekitaldiaren aipamena eta hainbat elkarrizketa egingo dira. Ostegun arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara izango da emisio bateratua. Euskal Herri osoko herri ezberdinetan zuzeneko irratsaioa entzuteko aukera egongo da gutxienez irrati hauen bidez: Gure irratia, Xiberoko Botza, Irulegi, Antxeta, Info7, Zintzilik, Txolarre, Txapa, Xorroxin, Koska,Molotoff, Tas-Tas, Oiartzun, Matrallako, Arraio eta Hala Bedi. Iru?erriko Eguzki eta Altsasuko Beleixetik ere seguruenik entzuteko aukera egongo da.

Comments are closed.