Badator Korrika, eta beraz gaurtik aurrera euskararen alde egiten den lasterketa honi buruzko berriak zabaltzen joango gara Zintzilik irratian.? Adi egon gure zuzeneko konexio eta saio bereziak egongo baitira ostegunetik aurrera FM 100ean.
Hasteko, astearteko Erretegian Xenpelar AEK euskaltegiko irakasle eta eskualdeko Korrika arduradun den Borja Arbelaitzekin egon ginen. Korrika ostegunean hasiko da Karrantzan, eta larunbatean izango dugu Oreretan. Borja orain arte egindako kultur ekimenetaz aritu zaigu, gelditzen direnetaz, afariak, omenaldiak, korrika txiki eta gazteaz, Korrikak herrian egingo duen ibilbideaz, etab, etab, etab…
Entzun hemen elkarrizketa.

Korrika Kulturaleko azken emanaldiak hauxek dira:

Martxoak 22, osteguna, 19:30ean,

Landare Tabernan: HITZALDIA: “Emakumeen Eskubide Karta”. Hizlaria: Maixabel Gazta?aga (LAB sindikatuko Emakume Arloko Idazkari Nagusia). Landare Topagunek antolatua

Ordu berean, Xenpelar Etxean: MUSIKA EMANALDIA: “Tabuak salda egiteko”. Mikel Markez eta Pako Aristi. Tabuari buruzko ikuskizuna da Mikel Markez eta Pako Aristik prestatu duten lan berria. Komunikazioaren gizartean bizi gara, ustez askatasun handiarekin, baina tabuak ugariak dira gaur egun ere, tabu erlijiosoak, politikoak, sexualak, sozialak… Horiei errepaso bat eman diete ipuinen eta kantuen bidez. Ikuskizun biluzia da, baina indartsua, sakona, barrua astintzen duten horietakoa. Udalaren Euskara Zerbitzuak antolatua

22:30ean, Reyna Tabernan: MUSIKA EMANALDIA: Asier Serrano

Martxoak 23, ostirala, 23:30ean Arkaitza Tabernan
KANTU SAIO HERRITARRA. Kantu Jira ekimena antolatzen duten lagunen eskutik. Musika tresnek lagunduta, atzoko eta betiko euskal kantuak kantatzeko aukera izango da.

Comments are closed.