ZERA taldeak kontzertua eskainiko du Errenteria/Oreretako Mikelazulo kultur elkartean martxoaren 16ean, ostirala, 22:00etan.

Disko hau egiteko asmoa 2005eko irailaren 23an sortu zen. Izan ere, egun horretan, ekitaldi hunkigarri bat burutu baitzen Debako Zubeltzu aretoan,
herriko seme zen Peli Markiegi poetaren omenez, bera jaio zela ehun urte betetzen ziren egun berean. Ekitaldi horretan, Lukax Dorronsorok Peliren olerki eta beste zenbait lanekin atondutako LATSURREGITARRAK liburuaren aurkezpena egin zen lehenik, eta ondoren, GOAZ taldeak bere bi antzerki antzeztu zituen, TXISTUTXO eta SEME ONDATZAILEA. Bukatzeko Miquel Saumellek eta Jokin Lasak Peliren olerkiekin egindako dozenerdi abesti kantatu zituzten.Peli Markiegi, bada, Debako Latsurregi etxean jaio zen 1905eko irailaren 23an. Bere familia, aita-amak eta sei anai-arreba, abertzale sutsua izaki, 1936ko gerrate zibilak gogor kolpatu zituenetakoa izan zen, bere bi anaia, Polentzi (herriko alkatea) eta Joseba (apaiza, bera bezala) frankistek
fusilatu baitzituzten eta berak ere atzerrira ihes egin behar izan zuen, Iparraldera lehenik eta Argentinara gero. Han hil zen, azkenik, 1946. urtean.

Bihoa ekarpen xume hau bere eta bera bezala herbestean edo fusilen aurrean hil ziren guztien omenetan.

?Letra guztien egilea: Peli Markiegi, batena ezik; Arnas bilaren egilea: Lukax Dorronsoro da. Doinu guztien egilea: Jokin Lasa. (Miquel Saumellek ere jarri du bere aletxoa zenbait abestien moldaketan)

?

Comments are closed.