MARTXOAK 15, OSTEGUNA
19:30ean, Landare tabernan
?KORRIKA 15″ BIDEOAREN AURKEZPEN EMANALDIA
?Landare Topagune?k antolatuaMARTXOAK 16, OSTIRALA
22:00etan, Landare Tabernan
EMAKUMEZKO BERTSOLARIEN BERTSO SAIOA. Parte hartzaileak: Alaia Martin, Amaia Agirre eta Karmele Mitxelena.
?Landare Topagune?k antolatua

MARTXOAK 17, LARUNBATA
20:00etan, Niessen Kulturgunean
LOGELA MULTIMEDIAren ?MOKAUA? IKUSKIZUNA
Elementu elektronikoak eta akustikoak nahasten dituzte Logela Multimediakoek, aldiro hip-hopa eta elektronika musika estiloetatik gertu. Erritmo kutxa, ordenagailua, gitarra, baxua, bateria? aurki daitezke euren musikan, baina, batez ere, hitza, entzuteko atseginak, ausartak eta komunikatzen duten kantuak sortu baitituzte.

MARTXOAK 18, IGANDEA
Egun osoan zehar, Zumardian
KULTURBIRA
Aurten, ohiko ekitaldi kulturalez gain, programazioa osatu eta aberasteko berrikuntza bat ere izango da: Kulturbira. Kulturbira proiektua herri eta auzoetan izango diren hainbat kultur ekitaldiri lagunduko dien egitasmoa da. Ohiko Korrika Kulturalari gehituko zaizkion hainbat emanaldi bultzatzeko, azpiegitura eta emanaldi kulturalaren berri emango duen eszenatokia jarriko da hainbat herritan. Mikel Lizarribar Korrika Kulturalaren antolatzailearen esanetan, ?Kulturbirak euskal kultura herrikoiaren isla izan nahi du. Euskal Herriko edozein txokotan dauden, baina plazaratzeko aukerarik ez duten emanaldi kulturalak burutzea? da Kulturbiraren helburua. Herri eta auzoetan denetik izango da: hitzaldiak, kontzertuak, erakusketak, txapelketak, trikitilariak, bertsolariak, ipuin kontalariak?

Hurrengo asteko ekitaldien berri izateko segi irakurtzen:

MARTXOAK 20, ASTEARTEA:

hitzONTZIa: testu laborategia hiru poema luze eta antzezlan labur bi Mikelazulo kultur elkarteak ikuskizun berria aurkeztuko du martxoaren 20an 20:30etan Errenteria/Oreretako Xenpelar Etxean, KORRIKA KULTURALArekin bat eginez

“hitzONTZIa: testu laborategia” proiektu honen bidez testu ezezagunen irakurketa dramatizatuak eskainiko dira batipat. Proiektu honen helburua da jendearen etxeko kaxoietan ahazturik egon daitezkeen testuak argira ateratzea, eta publikoaren aurrean haiekin esperimentatzea.

Martxoaren 20an eskainiko den ekitaldian honako lan hauek irakurriko dira:
“Leihoa”: (egunerokotasunari loturiko drama hiru eskenatan).
Ahotsak: Iker Fernandez eta Bego Hernandez.
Taularatze diseinua: Idoia Beratarbide
Testua: Oier Guillan
Zuzendaritza: Mikelazulo

“2 ahots”: (absurduaren mugetan kokatutako testua).
Ahotsak: Urtzi Urkizu eta Oier Guillan
Testua: Oier Guillan
Zuzendaritza: Mikelazulo

3 poema luzeak:
Ahotsak eta testuak: Iker Fernandez eta Oier Guillan
Musika: Oier Iruretagoiena “T?suri”
Proiektu hau Mikelazulo kultur elkarteak irailetik burutzen ari den PIEZAK ekimenaren testuinguruan kokatzen da. PIEZAK ekimenaren bidez sormen arlo ezberdinen arteko esperimentazioari irekitzen zaio bidea, hilero azken ostiraletan eskaintzen diren emanaldi irekien bidez. Bertan publikoak hainbat ikuskizunen zirriborroak ikusteko parada du, eta baita haiek sortzaileekin komentatuz solasean egoteko ere.

Emanaldiaren hasierako testua:

EZERTARAKO BALIO EZ DUEN MANIFESTUA

Ezertarako balio ez duten gauzak aldarrikatu nahi ditugu gaur
ezertarako balio ez duten poemak
ezertarako balio ez duten teatro testuak
ezertarako balio ez duten hitzak
askoren ustez, ezertarako balio ez duten hizkuntzak ere
ezertarako balio ez duten keinuak igoko ditugu gaur taula gainera
zergatik baina?
azken batean
zuetako bakoitzak emanaldi honen ostean
etxerako bidea hartuko baitu gaur:
ezertarako balio ez duten liburuak irakurtzera
ezertarako balio ez duten fereken bila
hitzen bila
irribarreen bila
hartuko du bakoitzak etxerako bidea.

ezertarako balio ez duten gauzekin osatzen delako
batez ere bizitza. agian.
ezertarako balio ez duten gauzak direlako, hain zuzen ere,
denborarekin oroitzen ditugunak. agian.

zergatik galdu denbora ezertarako balio ez duten gauzak egiten
poemak idazten
teatro lanak irakurtzen
zergatik xahutu indarrak ezertarako balio ez duten
uneak sortzen

ez bada
bizitzeko beharrezkoak ditugulako
ezertarako balio ez duten gauzak aldarrikatu nahi ditugu gaur

gaur egun nagusitzen den balio eskalan
errentagarriak ez izateak
definitzen dituelako batez ere
ezertarako balio ez duten gauzak
gatoz gaur
haiek aldarrikatzera

MARTXOAK 22, OSTEGUNA
19:30ean, Landare Tabernan
HITZALDIA: ?Emakumeen Eskubideen Karta?. Hizlaria: Maixabel Gazta?aga (LABeko emakume arloko idazkari nagusia) ?Landare Topagune?k antolatua

19:30ean, Xenpelar Etxean
?TABUAK SALDA EGITEKO?. Pako Aristi eta Mikel Markez
Tabuari buruzko ikuskizuna da Mikel Markez eta Pako Aristik prestatu duten lan berria. Komunikazioaren gizartean bizi gara, ustez askatasun handiarekin, baina tabuak ugariak dira gaur egun ere, tabu erlijiosoak, politikoak, sexualak, sozialak? Horiei errepaso bat eman diete ipuinen eta kantuen bidez. Ikuskizun biluzia da, baina indartsua, sakona, barrua astintzen duten horietakoa.
Udalaren Euskara Zerbitzuak antolatua

22:30ean, Reyna Tabernan
MUSIKA EMANALDIA
Reyna Tabernak antolatua

MARTXOAREN 20tik 31ra
Xenpelar Etxean
ERAKUSKETA
Aizu! Aldizkariaren 25. urteurrena
Aurreko Korrikatako argazkiak

Comments are closed.