Goizeko 8:00etan bi lagun igo dira Lezoko Euskal Herria plazan eraikitzen ari diren garajeetako garabira.

Lezoko bizilagunen haserrea eta protesta eragin zuten garajeak hain zuzen Moyua enpresa ari da eraikitzen, eta Moyua enpresak AHTaren zati bat eraikitzeko asmoa ere badu.

Garabira igotako bi lagunak goizeko 11:00ak aldera identifikatu ditu ertzaintzak, baina ez dute protesta amaitu? arratsaldeko 18:00etan garabitik jaitsi diren arte.

Astearteko Erretegian Lezon protesta hau burutu duten taldeko lagun batekin egon gara.

Comments are closed.