Euskal kultura bultzatzea eta euskara gizartearen esparru guztietara eramatea beti izan dira AEKren helburuak. AEKren konpromisoa hamaika egitasmo eta ekitalditan gauzatu da orain arte eta horietako bat da korrika kulturala ere. Izan ere, AEKren ustez, egokia eta bidezkoa da korrikari esker lortzen diren diru baliabideen zati bat onura ekonomikorik ez dakarten baina gizarte-onura bilatzen duten ekimenetan inbertitzea. Ondorioz, euskarazko arte eszenikoak bultzatu, euskal sortzaile berriei bidea egin, eta korrika kulturalean zein bestelako kultur ekimenetan jendaurrean aurkez daitezkeen lanak sortzen laguntzea du xede korrika kulturalak.

Hona hemen Oreretako Korrika batzordeak antolatutako Korrika Kulturalaren egitaraua:

MARTXOAK 8, OSTEGUNA
19:30ean, Niessen Kulturgunean
“ALARGUNEN GAILURRA” FILMA
Udalaren Euskara Zerbitzuak antolatua

MARTXOAK 10, LARUNBATA
21:00etatik aurrera, herriko 20 tabernatan
KORRIKA TONBOLA
1000 sari: egonaldiak nekazal etxetan, arropa, afariak, edatekoak, liburuak, komikiak, musika CDak, La Perlarako sarrerak, masaje bonoak?

MARTXOAK 11, IGANDEA
17:00etatik aurrera, Arkaitza tabernan
MUS TXAPELKETA

Hurrengo ekitaldien berri izateko segi irakurtzen
MARTXOAK 15, OSTEGUNA
19:30ean, Landare tabernan
“KORRIKA 15” BIDEOAREN AURKEZPEN EMANALDIA
“Landare Topagune”k antolatua

MARTXOAK 16, OSTIRALA
22:00etan, Landare Tabernan
EMAKUMEZKO BERTSOLARIEN BERTSO SAIOA. Parte hartzaileak: Alaia Martin, Amaia Agirre eta Karmele Mitxelena.
“Landare Topagune”k antolatua

MARTXOAK 17, LARUNBATA
20:00etan, Niessen Kulturgunean
LOGELA MULTIMEDIAren “MOKAUA” IKUSKIZUNA
Elementu elektronikoak eta akustikoak nahasten dituzte Logela Multimediakoek, aldiro hip-hopa eta elektronika musika estiloetatik gertu. Erritmo kutxa, ordenagailua, gitarra, baxua, bateria… aurki daitezke euren musikan, baina, batez ere, hitza, entzuteko atseginak, ausartak eta komunikatzen duten kantuak sortu baitituzte.

MARTXOAK 18, IGANDEA
Egun osoan zehar, Zumardian
KULTURBIRA
Aurten, ohiko ekitaldi kulturalez gain, programazioa osatu eta aberasteko berrikuntza bat ere izango da: Kulturbira. Kulturbira proiektua herri eta auzoetan izango diren hainbat kultur ekitaldiri lagunduko dien egitasmoa da. Ohiko Korrika Kulturalari gehituko zaizkion hainbat emanaldi bultzatzeko, azpiegitura eta emanaldi kulturalaren berri emango duen eszenatokia jarriko da hainbat herritan. Mikel Lizarribar Korrika Kulturalaren antolatzailearen esanetan, “Kulturbirak euskal kultura herrikoiaren isla izan nahi du. Euskal Herriko edozein txokotan dauden, baina plazaratzeko aukerarik ez duten emanaldi kulturalak burutzea” da Kulturbiraren helburua. Herri eta auzoetan denetik izango da: hitzaldiak, kontzertuak, erakusketak, txapelketak, trikitilariak, bertsolariak, ipuin kontalariak?

MARTXOAK 22, OSTEGUNA
19:30ean, Landare Tabernan
HITZALDIA: “Emakumeen Eskubideen Karta”. Hizlaria: Maixabel Gazta?aga (LABeko emakume arloko idazkari nagusia)
“Landare Topagune”k antolatua

19:30ean, Xenpelar Etxean
“TABUAK SALDA EGITEKO”. Pako Aristi eta Mikel Markez
Tabuari buruzko ikuskizuna da Mikel Markez eta Pako Aristik prestatu duten lan berria. Komunikazioaren gizartean bizi gara, ustez askatasun handiarekin, baina tabuak ugariak dira gaur egun ere, tabu erlijiosoak, politikoak, sexualak, sozialak… Horiei errepaso bat eman diete ipuinen eta kantuen bidez. Ikuskizun biluzia da, baina indartsua, sakona, barrua astintzen duten horietakoa.
Udalaren Euskara Zerbitzuak antolatua

22:30ean, Reyna Tabernan
MUSIKA EMANALDIA
Reyna Tabernak antolatua

MARTXOAREN 20tik 31ra
Xenpelar Etxean
ERAKUSKETA
Aizu! Aldizkariaren 25. urteurrena
Aurreko Korrikatako argazkiak

Comments are closed.