Igande honetan, otsailak 25, urtebete egin du Xanti Altxu hil zela.

Igandean, martxoak 4, bideo emanaldia izango da Mikelazulo Elkartean, 17:00etan, EHGAMen eskutik. Iazko maiatzean Altxuri egindako omenaldiaren DVDa proiektatuko dute.

Cianuro en tus u?as, Polstergay, Girigay, Sal del armario, Lumatza astintzen, Con plumas y a lo loco,? Ordu asko izan ziren Altxurekin eman genituenak Zintzilik irratian. Gure uhinetan, festa eta txosnetan bere aldarrikapen, salaketa, kritika eta umoreaz gozatzeko aukera izan genuen, eta asko irakatsi zigun, bizitza osoa eskubideen eta askatasunaren alde borrokatzen eman baitzuen.

Altxuren omenez iaz Zintzilik irratian egindako bi irratsaio berreskuratu ditugu okasiorako:

– Aurrenekoa Altxurekin urtetan irratsaioa egiten ibilitako lagunenen 35 minututako (17M) saio berezia da. Entzun Milaka Luma

– Bigarrena Zintzilik irratian egindako omenezko saioa da. Luzea da, hiru ordu, eta beraz kalitate aldetik ez da oso ona (31M). Entzun Altxuri omenaldi saioa.

Omenaldiari buruzko informazio gehiago:? www.ehgam.org

Comments are closed.

Next Post
»