Bilboko Tas Tas irratiko Axa Mixa astelehenetik ostiralera goizeko 8:00etatik 8:30etara emitituko dugu Zintzilik irratian.

– Axa Mixan Bizkaiko eskola ezberdinetan dabiltzan haurren ipuin, igarkizun, musika, etab… entzuteko aukera izango dugu. Saioa euskaraz da gehien bat, baina beste hainbat hizkuntza ere entzungo dira (gazteleraz, frantsesez, ingelesez, italieraz, arabieraz, amazighez, lingalaz, aymaraz, wolofez, txineraz… aritzen baitira gaurko haurrak)

– 8:30etatik 9:00 etara umeentzako musika ipiniko dugu astelehenetik osteguna bitarte.

– Eta ostiraletan goizeko 8:30etan Gasteizko Hala Bedin egiten duten Txorro Morro umeentzako irratsaioa emitituko dugu. Txorro Morron Gasteizko alde zaharreko eskolako umeen ahotsekin egiten dugu. Bertan umeen %80a
emigranteak dira. Euskera eta interkulturalitatea bildu nahi dituen gunea da.

Badakizue, goizero goizero Oarsoaldeko FM 100ean, edo www.zintzilik.net webgunetik internet bidez Axa Mixa eta Txorro Morro entzuteko aukera duzue.

Comments are closed.