Hona Lezoko elkarteek bidalitako idatzi eta ihauterietako egitaraua. Astearteko Erretegian Ti?elu elkarteko kide batekin izandako elkarrizketa ere entzun dezakezue.
Entzun elkarrizketa.

Herriko elkarteok zailtasun handiak ditugu kultur aktibitateak behar bezala antolatu eta herritarrei gure proiektua eskaintzeko. Aurten Eguberrien aurretik Alkateari egoera konpontzeko elkarren artean lanean
hasteko eskaera egin genion publikoan eta pribatuan. Gaur oraindik Garbizuk ez da arazoaz hitz egiteko herriko elkarteen ordezkariekin bildu.

IHAUTERIAK: Aurtengo ihauteriak Herriko elkarte eta pertsona askoren laguntzarekin antolatuko ditugu, baina Udalaren babesik gabe. Udalak arazoa konpontzeko pauso argiak ematen ez dituen bitarteaz ez dugu gure jarduera Udalarekin koordinatuko.

AZALPEN HISTORIKOA:

Azken bi urtetan behin baino gehiagotan salatu dugu Kepa Garbizuren jarrerak (alkatea eta kulturako zinegotzia) zeinen egoera larria sortu digun herriko elkarteoi. Herriko elkarteok arazo ugari bizi dugu Garbizuren jarreraren eraginez:
* Informazio falta
* Presio ekonomikoa
* Deskoordinazioa
* Gestio irregularra
* Bazterketa
* …

Elkarteek alkateari eskatzen diotena eta aurtengo ihauterien egitaraua
Elkarteok hauxe eskatzen diogu Garbizuri:

* Erabakietan parte hartu: Herriko kultura, kirola, euskara edo hezkuntzarekin lotura duten gaietan Udalak erabakiak hartu aurretik parte hartzeko aukera izan nahi dugu.
* Koordinazioa: Herriko elkarteok urteko programazioaren antolaketan gure asmoak azaldu eta gainerakoekin bateratzeko (Udalaren asmoak barne) balio izango duen batzorde bat behar dugu.
* Informazioa: Herriko kultura, kirola, euskara eta hezkuntzarekin lotura duten ekimen guztien berri garaiz izan nahi dugu. Horrela, elkarte bakoitzak bere iritzia eman edo laguntza eskaini ahal izateko.
* Prozedurak: Ekintza bat antolatu edo laguntza bat eskatzeko Udalarengana jo behar dugunean zein pauso eman behar dugun eta Udalak zein modutan erantzungo digun argitu eta zehaztu beharra ikusten dugu.
* Babesa: Udalak ekintza bat antolatu nahi duenari garaiz eta idatziz erantzun behar dio zein laguntza emango dion, noiz eta nola gauzatuko den laguntza hori, zein betebehar eskatzen dizkion…

Elkarteok hauxe eskatzen diogu Garbizuri:* Erabakietan parte hartu: Herriko kultura, kirola, euskara edo hezkuntzarekin lotura duten gaietan Udalak erabakiak hartu aurretik parte hartzeko aukera izan nahi dugu.* Koordinazioa: Herriko elkarteok urteko programazioaren antolaketan gure asmoak azaldu eta gainerakoekin bateratzeko (Udalaren asmoak barne) balio izango duen batzorde bat behar dugu.* Informazioa: Herriko kultura, kirola, euskara eta hezkuntzarekin lotura duten ekimen guztien berri garaiz izan nahi dugu. Horrela, elkarte bakoitzak bere iritzia eman edo laguntza eskaini ahal izateko.* Prozedurak: Ekintza bat antolatu edo laguntza bat eskatzeko Udalarengana jo behar dugunean zein pauso eman behar dugun eta Udalak zein modutan erantzungo digun argitu eta zehaztu beharra ikusten dugu.* Babesa: Udalak ekintza bat antolatu nahi duenari garaiz eta idatziz erantzun behar dio zein laguntza emango dion, noiz eta nola gauzatuko den laguntza hori, zein betebehar eskatzen dizkion…LEZOKO INAUTERIAK 2007

Badatoz inauteriak eta Lezoko Udalak elkarteekin dituen arazoak konpontzeko ez du inolako ahaleginik egin, beraz Gabonetan plantoa egiteko genituen arrazoiak bere horretan jarraitzen dute.

Hala ere elkarteak ardurarekin jokatu eta inauteriak antolatzeko erantzukizuna hartu dugu.

Segidan 2007ko inauteriak antolatzeko elkarteak osatu dugun programa azaltzen dugu.

– Ostegunzuri, Otsailak 15

16:00etan : Trapujaleri ongi etorria( Herri Eskolan).

19:00etan Trapujaleren jaitsiera Jaizkibeldik.

Ondoren inauteriari agurra, arranpuila eta Lezoko trikitixa taldearen
saioa plazan.

– Ostiralori, otsailak 16:

10:30etan: Herri Eskolako haur, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzakoek
LANBIDEAK emanaldia herrian zehar.( Bukaera Saldise Plazan)

10:45: Gurutze Santuaren Plazan EUSKAL INAUTERI DANTZEN emanaldia, Pasaia
Lezo Lizeoaren eskutik.

11:45etan: Goiko plazan(Frontoian), TRAPU JOLASAK, Pasaia-Lezo Lizeoaren
eskutik.

18:00etan: Zirikuen kalejira herrian zehar txistulariekin. Irteera Gurutze
santuaren plazatik.

19:00etan: Sardina jatea herritarrentzat (Lezoko Elkarteen eskutik)

20:00etan: Murixka dantza taldearen emanaldia Gurutze Santuaren Plazan.

– Asteartebeltz, otsaila 20:

15:15etan: Haur eta lehen hezkuntzako haurrekin, Trapujaleren herio bidaia
herrian zehar eta EPAIKETA Gurutze Santuaren Plazan. ( Herri Eskolaren
eskutik)

19:00etan: TRAPUJALEREN EPAIKETA Gurutze Santuaren plazan, Herio bidaia
herrian zehar erreketa, inauteriari agurra eta txerrijana plazan. (Irteera
Musika Eskolatik)

Inauterien antolatzailea: Elkarteen koordinakundea.

Inauterien programa hau Lezoko Elkarteen Koordinakundeak osatu du azken asteetan egin dituen bileretan. Eta programa aurrera ateratzeko elkarteen artean egin den lan banaketa azpimarratu nahiko genuke.

Bestetik aipatu nobedade bat, duela 20 urte ekaitzen trapujale antolatu zuen taldea, aurten berriro ere lan horretara bueltatu dela, azken urtetan antolakuntza nahiko noraezean ibili ondoren.

Elkarteen koordinakundeak Herritar guztiak deitzen ditu, inauterien programan parte hartu dezaten trapujaleren mozorroa soinean jantzirik

Azkenik aipatu inauterien finantziazioari aurre egiteko Ostiral iluntzean Sardina jatea egingo dugula Herriko Plazan. Sardina eta Sagardoaren salmentarekin aterako den dirua Inauteriek izango dituzten gastuei aurre
egiteko erabiliko ditugularik.

LEZOKO ELKARTEEN KOORDINAKUNDEA

Comments are closed.