Oreretako Korrika Batzordea ostegunero biltzen da Xenpelar AEK euskaltegian arratsaldeko 20etan eta mezu baten bidez herritarrei Korrika Batzordean parte hartzeko gonbitea luzatu du, ideia berriak, eta batez ere, besoen behar izugarria dago eta.

Korrika 15 martxoaren 24ean izango dugu herrian.
Dagoeneko hasiak dira korrika lagun, korrika kulturala eta beste hamaika gauza antolatzen, baina esandakoa, ideiak eta besoak behar dira. Hurrengo deialdia, ostegunean 20etan Xenpelar euskaltegian.

www.korrika.org

Comments are closed.