Oiartzun auzoko Arraguako Goiko Eskola gune okupatuan datorren larunbatean, otsailak 10,urtero antolatzen duten “KALAMU GAUA” ospatuko dute.

Bertan, drogen autogestioa izango da oinarria “gamelurekiko” dependentzia apurtzeko helburuarekin, eta horretarako marihuana kata- txapelketa antolatzen da. Guztiok
zaudete gonbidatuak, irekia da.

EGITARAUA:
18:00tan – “fumata blanca” hasten da!!
18:30tan – Mongologoak, Kafraren eskutik: “Hi, legalize?” (Hi, legala haiz?)
20:00tan – Kalamunduako Xabi eta Hugo lagunak hitzaldia eskeiniko digute, hortan gaudenon partehartzearekin, noski! GAIA: “Barne landaketa”.
SEGIDAN: TAILERRA, “Boubleartor” tramankuluarekin jatxix ona aterako dugu!
22:00ak aldera – Afaria (bokatak eskatuko ditugu, agertu lehenago!)
00:00ak aldera – Pendejoren 3 laburmetraiak: “Todo sobre mi mam?”, “Haz caso a tu madre” eta estreinaldi mundiala “Degenerado, Regenerado”.

BUKAERAN – Ikusten ez dugunean – Sari banaketa!!

Zuen kogolloak ekarri!!…eta ez baduzue, etorri berdin, ondo pasako gara eta!!
DROGEN KONTSUMOAN…ZUK ZEUK EGIN!

Comments are closed.