I?aki De Juana, espetxe politika hiltzaile honen adierazpen gorena da. Espetxe politika hau erabat aldatu

behar duena PSOE da.??

Oreretan, 20:00etan Herriko plazan.

?

Euskal jendarte guztiak badaki I?aki-ren egoera larria dela, jakinekoa da Ebrotik Atturriraino I?akik 63+88 egun daramatzala gose greban, indarrez elikatzen dihardutela fisikoki eta psikologikoki torturatuaz, bere egoera hil ala bizikoa dela eta egoera hau PSOE-ren gobernuak sortua dela.?

??

Gainera egoera hau kontzienteki sortu zuten, euskal preso politikoen kolektiboa egurtuz Euskal Herria makurraraztea helburu duen espetxe politika honen ondorioz baitago I?aki dagoen egoeran, 2 iritzi artikulu idazteagatik 13 urteko espetxealdira zigortua hain zuzen. Politika krudel horri erantzuten diote ere, 6 gaixoen edota kondena betea duten 145 euskal presoen egoerek.?

??

Xantaia, mendekua eta krudelkerian oinarritzen den politika. Aste honetan, Donostiako plenoan Mari Jose Usandizaga, PPko zinegotziaren hitzak, guztiok larritzen gaituen hitzak dira. Baina hitzok zoritxarrez, mendeku hitzak dira eta beren gauzapena aurkitzen dute Espainiako gobernuak inposatzen dituen salbuespen lege eta politika kriminaletan.?

??

Inposatzen diren salbuespen egoerek Euskal Herriaren gaurkoan eta etorkizunean dute eragin kaltegarria. Horrela ikusi nahi ez duenak, ez ditu soluzioak ikusi nahi, ez baititu benetako arazoak begiratu nahi. Euskal Herrian errepresio politikoak, helburu politiko argi bat duelako: gatazkaren existentzia dakarten arrazoi politikoei bide politikoetatik heltzea saihestu, herri honen bizitza politikoa baldintzatu eta sufrimendua nahiz xantaiaren bidez, Euskal Herriaren eskubideen aldeko indarrak beldurtu eta isilarazi. Errepresio politikoaren arrazoiak, arrazoi politikoak dira eta helburu politikoak dituzte, ez besterik.?

??

Euskal Herriak behar duena, hitza eta erabakia askatasunez gauzatu ahal izateko egoera berriak sortzea da. Horregatik, errepresio politikoaren desaktibazioa eta presoak Euskal Herriaren bizitza politikoan parte hartzeko estatus politikoa aitortua eta errespetatua izatea. Izaera politikoa aitortua izanik, Euskal Herrian izanik eta beren eskubide guztien jabe, gainontzeko herritar guztiek behar duten moduan.?

??

Horrek bide politiko horietan urrats ausartak ematea eskatzen du guztion aldetik. Alegia, Euskal Herriaren aitortza eta eskubideak jasoko dituen esparru berri baten aldeko hautua egitea indar guztion artean, gobernuek hori errespetatzea eta baldintza demokratikoak errespetatzea, Euskal Herriak bide hori askatasunez jorratu ahal izan dezan. Errepresio politikoa desaktibatuz eta espetxe politikaren erabateko aldaketa emanez, estatus politikoaren aitortzaraino.?

??

Norabide horretan Zapaterok badu aukera bat otsailak 12ko Goreneko Ebazpenean bere alderdiak sorturiko egoera konpontzeko. Urjentziazko egoera honek aukera hau aprobetxatzera behartzen du PSOE: I?aki berehala aske utziz, Salbuespen tribunalen injerentzia amaituaraziz!?

??

I?AKI DE JUANAREN BEREHALAKO ASKATASUNA EXIJITZEKO ETA ESPETXE POLITIKA HILTZAILE HONEKIN AMAITZEKO GURE ESKU DEN GUZTIA EGIN BEHAR DUGU!?

??

GUZTION INDARREZ EKARRIKO DUGU ETXERA I?AKI. BIZIRIK ETA ASKE!?

??

Euskal Herrian, 2007ko otsailaren 2an.?

Comments are closed.