Escrache kolektiboa eta Mikelazulo kultur elkartea elkarlanean hasi dira hilabetero gai sozialekin zerikusia duten dokumentalak proiektatzeko. Posible den neurrian dokumentalaren egileak edo protagonistak saiatuko dira gonbidatzen dokumentala aurkezteko.

– Otsailaren 1ean 20:00etan VENEZUELA VENEZUELATIK dokumentala proiektatuko da. Miguel A.Jimenez eta Itziar Ega?ak eginiko dokumental honen gaia Venezuelako prozesu bolivartarra da.

“Venezuela Venezuelatik”, elkarrizketa batzuen bidez, Venazuelan gertatzen ari denaz hausnarketa egiteko beste modu bat dugu. Hego Amerikaz komunikabide nagusiek etengabe aplikatzen dituzten eskemen begirada librea.

Informazio gehiago: http://www.escrache.tk

Comments are closed.