Espainiako Auzitegi Gorenak 23 gazteri 6 urteko espetxe zigorra ezarri eta Jarrai, Haika eta Segi gazte antolakundeak terrorista izendatu zituen aurreko ostiralean. Orduz geroztik lau gazte izan dira atxilotuak eta beste 19ren bila dabiltza poliziak.

Astearteko Erretegian Oreretako Segi gazte erakundeko kide bat izan genuen; entzun elkarrizketa.

Entzun Borroka egunerako ku?a

Escucha la cu?a de la jornada de lucha

Oreretan, ostegunean, bi manifestazio egongo dira:

-Eguardiko 12:30etan Herriko plazan.

– Arratsaldeko 20:00etan Herriko plazan.

Gazte antolakuntzaren aldeko atxikimendu kanpaina bat ere martxan jarri da eta zuen atxikimendua www.aurrera.gaztesarea.net helbidean eman dezakezue.

Irakurri Segik kaleratutako komunikatua:

Segi gazte erakundearen oharra:

Zuek faxistak zarete terroristak!!!

Gobernu espainiarrak, berriro ere, salbuespen egoera ezarri du Euskal Herrian. Oraingo honetan Segi gazte erakundea terrorista izendatu du eta 23 kideren aurkako 6 urteko espetxe zigorra ezartzeaz beste, hauen aurkako atxiloketa aginduak eman ditu.

Baina Euskal Herriari ez diozue ziririk sartuko. Ez gaituzue engainatuko. Euskal Herriak badaki Segi gazte erakundea herri honen alde eta euskal gazteriaren problematiken alde lan egiten duen erakunde politiko eta publiko bat dela, eta gainera, herri honek hainbeste urtetan jasan duen gatazka politikoa gainditzeko borondate osoa duela.

Horregatik euskal gazteria ez da zerura begira geratu. Euskal gazteriak inoiz baino indar eta tinkotasun handiagoarekin erantzun dio eraso neurrigabe honi eta eredugarria izan da oso herri guztietan egondako mobilizazio zein ekimenak. Milaka izan dira kalera atera diren herritarrak, beraien haserrea norabidetu eta zentzugabeko epai honi erantzun diotenak eta nahiz eta hainbatek emandako erantzuna desitxuratu nahi izan, herri osoak ulertu du horrela ez dagoela prozesu demokratiko bat garatzerik.

Egoera honen erantzulea PSOE da eta ez beste inor. PSOE da pausuak eman behar dituena horrelako gertakariak eman ez daitezen, eta ematen baditu ondorio guztiekin izan beharko da. Inortxok ere ez dezala pentsa besoak gurutzatuta geldituko garenik, euskal gazteria eta Euskal Herria anikilatzen utziko dugunik. Finean, prozesu demokratiko bat garatzeko aukerak dira jolasten ari garenak eta ez dugu utziko aukera horiek eror daitezen. Segik bere esku dagoen guztia egiten jarraituko du herri honen gatazka politikoa parametro demokratikoetan garatu dadin.

Eta zein da momentu hauetan PNV jokatzen ari den papera? Zertan zabiltzate? Honaino iritsi gara. Zuen bi aurpegietako jokoa amaitu da. Une politiko honek, hitz politak baino konpromiso ausartak eskatzen ditu eta orain arte zuen eskutik ikusi dugun konpromiso bakarra espainiar gobernuarekin eta espainiar estatuko salbuespen epaitegiekin duzuena da. Zertara dator bestela aurreko larunbatean ehunka gazte independentisten aurka burutu zenuten oldartze hura? Espainiar polizi autonomikoak herri honek bat egiten ez duen ebazpena aplikatzeko azaldu duen prestutasuna, prepotentzia, gogoa eta amorruak nahiko argi islatzen du zein den zuen benetako borondatea. Gatazka elikatzen ari zarete eta bide horrek gatazka luzatzea besterik ez dakar. Hau baldin bada zuen elkarrizketa eta bakerako bidea, aurrez aurre izango gaituzue.

Azkenik, euskal gazteriari eta Euskal Herriari orokorrean erantzunerako deia luzatzen diogu. Datozen egunetan hainbat mobilizazio egongo dira eta hauetan parte hartzeko deia egiten dugu. Euskal Herria da jokatzen ari garena eta norabide horretan irabazteko aukera besterik ez dugu aurreikusten.

Era berean, ezagutzera eman nahi dugu Segi bere jarduera politikoarekin jarraitzeko hautua egin duela, eta ondorioz hurrengo egunetan Euskal Herriko eragile politiko, sozial eta sindikalekin interlokuzio dinamika bat garatuko duela Segiren aurkako ebazpena salatu eta berau gainditzeko konpromisoak eskatzeko.

Comments are closed.