ASKATASUNAK ADIERAZPENAK ESKAINIKO DITU GAUR DONOSTIAN, I?AKI DE JUANAREN ASKATASUNA ETA XANTAIA POLITIKOA BURU DUEN ESPETXE POLITIKA AMAI DADIN EXIJITZEKO MOBILIZAZIOEN TESTUINGURUAN.

? 20:00tan Donostiako Konstituzio plazan abiatuko den mobilizazioan Sabin Juaristi Askatasunako kideak luzatuko ditu adierazpenak
? Gaurkoan, kandelak eskuetan mobilizazio ezberdinak egiteaz beste, burrumbadak izango dira hainbat herrietan.
? Askatasunak honakoa adierazi nahi du gaurko egunean:

Gaur I?aki De Juana euskal preso politikoak 74 egun daramatza gose greban. Egun hauei aurreko gose greba aldiko 63ak gehituz, guztira 137 eguneko gose grebaren aurrean aurkitzen gara. Azken hilabeteetan 35 kilo galdu ditu, egunean 10 orduz esku eta hankak ohera loturik izan ohi dute. Denbora tarte honetan ere, indarrez elikatu izan dute. Une honetan 55 kilo posatzen ditu eta hezur eta azal bakarrik denez, gero eta azkarrago galtzen du pisua.

Horregatik diogu ozen, I?akiren egoera hil ala bizikoa dela. Pixkanaka tortura bidez heriotzera ari dira I?aki eramaten. Bizi arteko kartzelaldia, heriotza zigor bilakatu du PSOEk I?akiren kasuan. Kartzelaldia osorik bete arren, asmaturiko akusazioez espetxean mantendu dutelako. Helburu bakar batez: espetxean ustel edota hil dadila.

I?akik duintasunez eusten dio egunero borrokari. PSOE da egoera hau eragin duena. Ez baitu balio bere oinarrizko eskubideak zanpatu eta zanpatze horri aurre egiten dionaren arazo gisa aurkeztea I?akiren egoera. Are gehiago, Zapateroren exekutiboak utzi dion aukera borrokatzea izan baita.

Herritarrok gure esku dagoen guztia egiera gaude behartuak, I?aki etxean eta bizirik izan dezagun. Gaur, danborraren burrunba hotsa gehitu nahi idzan diegu kandelei, Euskal Herriko herri guztietan entzun gaitzatela egoera hau sortu duten eta sustatzen duten erantzule horiek!

Euskal Herrian, 2007ko urtarrilaren 19anMore...

Datorren ostirala, urtarrilak 19, dei zabala egiten dugu kandelak eskuan hartuz, herri ezberdinetan izango diren mobilizazioetan parte hartzera. I?aki De Juanaren berehalako askatasuna exijitu eta xantaia politikoarekin amaitu dezan exijitu nahi diogu PSOEren gobernuari.

Ostiral honetan, mobilizazio hauetaz beste, burrunbadak izango dira iluntzean.

Hil ala biziko egoeran, PSOEren gobernua I?aki heriora kondenatzen ari da egunero ?egunero. Egun bakoitza heriotzatik gertuago. Egun bakoitza tortura da. Pasatzen den egun bakoitzak larritasun handiagoa hartzen du. Egun bakoitza gehiegikeria eta injustiziaz beterikoa da. Egun bakoitza xantaia, mendekua eta hilketarako espetxe politika nabarmenago ikustarazten diguna da.

Pasatzen den egun bakoitzak larritasun handiagoa hartzen du. Biolentziaren kontrako bandera zutituz, biolentzia eta heriotza zigorraren erabilpen politikoa egiten dutenen zilegitasunak lurra jotzen du egunez ?egun eta beren hipokresia politikoa are nabarmenagoa bilakatzen ari da. PSE edo PNV alderdiena esate baterako.

Xantaia politikoa, hain juxtu, herri hau bere premia eta eskubideen eraikuntza eta mesedetara jarri beharrean, gobernuen interesetara makurtzeko helburuaz. Xantaia politikoa, hain zuzen, baldintza demokratikoak ukatzearekin batera eta konpromiso gutxienekorik hartu gabe, gobernuek herri honetan prozesu demokratiko bat gauzatu ahal izateko aukerak zapuzteko erabiltzen dituzten armak baitira.

Herri honek ez ditu bere presoak hiltzen utziko. Ez ditu bere presoak xantaiarako instrumentu izan daitezen onartuko. Ez atzo, ez orain eta ez inoiz! Beste behin ere kalean izango gara, preso politikoen eskubideen defentsan eta xantaia politikoa baliogabe uzten duen indarra eraginez.

Euskal Herrian, 2007ko urtarrilaren 17anMore...

Hacemos un llamamiento amplio a participar en las movilizaciones que se realizar?n el pr?ximo viernes d?a 19. Queremos exigir al gobierno del PSOE la puesta en libertad inmediata de I?aki de Juana y el fin de la pol?tica de chantaje.

Este viernes, adem?s de las citadas movilizaciones, se realizar?n estruendos al anochecer.

El PSOE est? condenando a I?aki de Juana a muerte, manteni?ndolo adem?s en una situac?on entre la vida y la muerte, cada d?a m?s cerca de la muerte. Cada d?a es un d?a de tortura, de abuso y de injusticia. Cada d?a es un d?a que nos aclara m?s la pol?tica penitenciaria de chantaje, venganza y muerte.

Cada d?a que pasa la situaci?n se torna m?s grave. La legitimidad de quienes, PSOE y PNV por ejemplo, blandiendo la bandera anti-violencia, pero haciendo uso pol?tico de la violencia y de la pena de muerte, se hunde cada d?a que pasa, quedando en evidencia su hipocres?a pol?tica.

Utilizan la pol?tica penitenciaria a modo de chantaje contra este pueblo a fin de que el mismo se pliegue a los intereses de los gobiernos que la implementan. Es un arma para impedir que en y por este pueblo se lleve a cabo un verdadero proceso democratico.

Este pueblo no permitir? el asesinato de sus presos y presas. No admite que los utilicen como moneda de cambio o instrumento de chantaje. ?Ni ayer, ni hoy ni nunca! Volveremos a salir a la calle en defensa de los derechos de presas y presos pol?ticos, empujando fuerte para anular la pol?tica de chantaje.

Comments are closed.