Joxe Elizegi “Fraile” joan den urtarrilaren 5an aske geratu zen, bost urteko espetxe zigorra beste ostean.

Larunbat honetan, urtarrilak 13, ongi etorri ekitaldia izango da Oiartzunen, 18:00tan Doneztebe plazan. Ondoren herri afaria izango da, 21:00tan Karrika auzoko Artaso elkartean.

2001ko martxoaren 23an izan zen “Fraile” atxilotua, guardia zibilaren eskutik. Tortura bortitzak jasan zituen orduan eta horrela salatu zuen espainiar auzitegi nazionaleko epailearen aurrean. Operazio berean pertsona ugari izan ziren atxilotuak guardia zibilaren eskutik, Oiartzunen, Beran eta Oreretan. Haietariko bat, Joxe Altzuguren “Kotto” Beratarra, espetxe politikaren ondorioz 2005an zendu zen preso politikoa.

Ia lau urte eman zituen Madrilgo Soto del Real eta Navalcarneroko espetxeetan.

Zazpi urteetako espetxe zigorra ezarri ostean, helegitea aurkeztu zuen sendiak eta hura aztertu bitarte aske geratu zen 2005ko urtarrilaren 5an, ezarritako epaiaren erdia baino gehiago jada betea zuelako.

Behin betiko epaia berriz, 2005ko urriaren 24an eman zuten, “Fraile” ren kontrako bost urteko espetxe zigorra ezartzen zion epaia ebatziz. Guardia zibila bere bila joan zen baina ez zuten bertan topatu eta Frailek bere burua aurkeztu behar izan zuen, espetxeratua izan zelarik.

Askatasunak ongi etorria luzatu nahi dio “Fraileri” eta herritarrei dei egin, larunbatean izango den ekitaldian parte hartzera.

Comments are closed.