GORA EUSKAL PRESO POLITIKOEN KOLEKTIBOA!
GORA DEPORTATU ETA IHESLARIAK!
Oreretako Topagunetik ILUNABARRE ON herkideok!!!
Unerik edota garai ilunetan ere, Euskal Herriko jendarteok-lagunok- argi-printza bilatzen eta aurkitzen jakin izan dugu; hots, “ez du mererzi alaitasunik gabeko iraultza”!
2007. urteak aurki amaitu eta abandonatuko bagaitu ere, hemen, Herriko Enparantzan elkarrarazi digutenek, 2007. urtean ere, PROZESUAK ez badu bultzada sendo bat jasotzen behintzat, iraungo dute bizirik. Eta honetarako ez dugu gehiago hitz egin behar, neure/geura atzean agertzen diren leloak ARGI TA GARBI adierazten baitute eta!
ESKUBIDE GUZTIEN JABE
EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!!Azken ostiralean banatu ziren orrialdeetan 2006.eko Urriaren 21 ARRASATEN, abiatu zen txandakako GOSE GREBA eta geure Herrian Abenduaren 1etik, 9ra gauzatu zen EKIMENAK hiru ardatz ditu eta Oreretako TOPAGUNETIK bat gatoz:
1.?? ?gaixotasun sendaezinak dituzten presoen kaleratzea:
Zorionez Oreretako herrian ditugun 20 presoen artean ez dugu halakorik, bejondeiela!! Animu eta aurrera Bautista Barandalla, Jon Agirre, Juantxo Rego, Marilo Gorostiaga, Jose Ramon Foruria, Josu Uribetxeberria.
2.?? ?beraien zigorra bete dutenen kaleratzea: Gose greba betetzen ari den (63+55 egun, Erraz esaten da!) I?aki de Juanaren egoera oso mingarria bada ere, ez da bakarra eta Oreretan, hain zuzen, antzeko gehiegikeria, zoritxarrez, eduki bai ditugu!
GORKA LAZKANO, JOSU ZIGANDA, JOKIN URAIN, AMAIA SEGUROLA, PATXI ROLLAN, JOXE MARI MUJIKA eta azkenik eta nola ez ANDONI ALTZA azken honi “Parot Dotrina” delako jada aplikatu diotelarik! Beraientzat eta beraien senideentzat Txalo Zapadarrarik goxoena sentikorrena eskatzen dizuegu, honela geure maitasuna eta elkartasuna helaraziz! (hor dugu bakartze aurkako tresna eraginkor bat: idatz diezaiegun eskutitz bat!
3.?? ?Kolektiboaren Euskal Herriratzea: nola ez dugu gure atxikimendua agertuko 3. puntu honi ere, HERRIKO SEME eta ALABA kuttunenak direla jakinda?
Oreretako Topaguneko kideok argi dugu zuen babesik gabe JAI dugula; beraz, ESKERRIK ASKO Gastronomi Elkartekoei, Tabernari zein Dendariei, Kristau Taldekoei, Langileriari eta Sindikatuei, Kirolari, Dantzari, Txistulari eta Bertsolariei, eskerrik asko, bakoitzak ahal izan duen heinean, lagundu gaituzuen norbanako Oreretar guztiei:
“Guztiok batera:
bultza dezagun Euskal Herria!
Baldintza Demokratikoen alde!
Autodeterminazioaren alde!
Eta funtsean:
BETIRAKO KONPONBIDE BATEN ALDE!
Horretarko, espetxe politika, gerratribunalak, lege bereziak etapolizia armatuaren jokabide erasotzaile bukatu egin behar dira behingoz! SUNTSITU BEHARKO DITUGU DENON ARTEAN!
GORA EUSKAL PRESOEN KOLEKTIBOA!!!
GORA DEPORTATU ETA IHESLARIAK!!!
GORA BERAUEN SENIDEAK!!!
Gogoratuz 160 euskal preso jada beraien zigorra beteta dutela(ez da txantxetako kopurua! Ez! Inolaz ere!) HATOR, HATOR MUTIL ETXERA
ORERETAN , 2006EKO ABENDUAREN 31EAN.

Comments are closed.