Oarsoaldeko Hitzatik jasotako berria.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak elkarretaratzeak deitu ditu Niessenen

iban iza

Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak elkarretaratzeak deitu ditu egunero, I?aki de Juana preso donostiarraren egoera salatzeko. De Juanak 51 egun beteko ditu gaur gose greban, ?berehala? aske utz dezaten exijitzeko. Azaroaren 7an ekin zion protestari, Gara-n bi iritzi artikulu idazteagatik 12 urte eta erdiko espetxe zigorra jaso ondoren. Aurretik, baina, urriaren 8an, 63 eguneko baraua bukatu zuen.

De Juana ?hilzorian? dagoela iritzita, Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak elkarretaratzeak burutu zituen asteburuan: larunbat eguerdian Olaskoaga Plazan, igande eguerdian Alondigan. Atzoz geroztik, aldiz, Olaskoaga Plazan deitu dute egunero kontzentrazioa, 19:30ean, astelehenetik ostiralera. Ostegunero, berriz, PSE-EEren egoitzaren aurrean egingo dute protesta.

Alkatearearen etxe aurrean

De Juanak gose greban jarraitu bitartean deitu dituzte protestak. Baina, De Juanaren kasuaz gain, ?dagoeneko Parot Doktrina aplikatu dieten 20 preso badirela salatu nahi dugu, Andoni Altza oreretarra haien artean, eta beste sei presok gaixotasun larriak dituztela?, esan diote Oarsoaldeko Hitzari Amnistiaren Aldeko Mugimendutik. Bestalde, igande goizean, Olentzeroz mozorroturiko hainbat lagunek ikatza utzi zuten Merino alkatearen etxe atarian, euskal presoen eskubideak ?ez errespetatzeagatik?.

Comments are closed.