I?AKI DE JUANA ASKATU ORAIN

19 urte espetxean. Orain lau urte, 3/4k beteta kalean behar zuenean, bi iritzi artikulu idazteagatik ia 13 urteko zigor berria ezarri diote. Lehenik 63 egun eta gaur 39 egun. Bortxaz elikatua, eskuak loturik, bizia eta heriotzaren arteko mugan.

I?aki De Juanaren egoerak larritasunaren gailurra ukitzen du. Larritasuna, hain zuzen, euskaldunontzat eraikia izan den espetxe politikak hitz gutxitan gordetzen duena: sakabanatzeko, hondoratzeko eta hiltzeko. Herri genozidioa egiteko, guda inposatzeko eta borrokari amaiera emateko espetxe politika.

Nork pentsa zezakeen, gatazkaren konponbidea erdiesteko prozesu baten testuinguruan, espetxe politikaren bilakaera bizi arteko zigorra eta I?akiren kasuak erakusten duen moduan heriotza zigorreraino iritsi zitekeenik?

Guk oso argi dugu, gatazka konpontzeko negoziazio prozesu bat ez egitea erabaki duen PSOEren gobernuak. Honakoa, ez dela negoziazio bidezko prozesu bat erabaki duen Zapatero Espainiako presidenteak. Euskal Herriaren errendiziorako prozesu baten logikan erabaki baitu PSOEk I?akiren egoera eta hiltzailea den espetxe politika hau larritasunaren gailurreraino eramatea. Euskal Herriari xantaia eginez, Euskal Herriaren hitza bahitu eta etorkizuna goitik behera bere nahietara eraman nahi duen prozesua egitea erabaki duelako PSOEk.

Eta nola hartu eta beteko dituzte bada dagozkien konpromisoak? eta nola eman, gatazkari konponbidea emango dion herri honen hitza eta eskubideak erdiesteko urratsak? nola errespetatu baldintza demokratikoak? Nola, beraiek egiten ari diren prozesua ez bada gatazka konpontzeko, baizik eta herri honen eskubideen aldeko indarrak behin betiko isiltzearekin batera, hauteskundeak irabazteko propaganda egiteko?

Horrexek mugitu gaitu gaur, atzo eta etorkizunean borrokara mugitzen gaituen arrazoi berberak. Herri honen kontrako guda eta errepresio estrategiak zentzugabe egin dituen indar berberak. I?aki hiltzen ari den PSOEri mezu ozen eta argia luzatzera. PSOE k herri honetan bilatu eta lortu dituen aliatuei, I?aki De Juana hiltzera kondenatzen duen injustiziaren plano berean egoera honi erantzun nahi diten pintura poteak salatzen dituzten horiei nahikoa dela esatera etorri gara.

I?akiren egoera gure eskutik izango da soilik gainditua. Horixe argi dugulako atera gara kalera. Baina I?aki bizirik eta etxean behar dugulako, espetxe politika honi pitzadurak behin eta berriro eraginez betirako amaitu dadin behar dugulako, ostiralero Euskal Herriko kaleak kandelaz bete eta gure aldarriak gero eta ozenago entzun daitezen ahalegina gure gain hartzen dugu. Dei hori luzatu nahi diogu Euskal Herriari gaur. Egin dezagun guztion artean I?aki etxeraino eta bizirik ekarriko duen errepidea.
Euskal Herrian, 2006ko abenduaren 15an
EUSKAL HERRIKO AMNISTIAREN ALDEKO MUGIMENDUA

Comments are closed.