Urriaren 21az geroztik Amnistiaren Aldeko Mugimendua euskal presoen eskubideen alde Euskal Herrian zehar egiten ari den gose greba ibiltaria Oarsoaldera iritsi da gaur.
Ostiraletako enkarteladaren ondoren hasi da gose greba eta abenduaren 9a bitarte luzatuko da, Caritasek Oreretako Goiko kalean duen lokalean.

?

Oreretako Etxerat eta Amnistiaren aldeko mugimenduko kideak Zintzilik irratiko Erretegian izan genituen atzo. Mikel Urkia, Matu, preso ohia ere gurean izan zen.

– Entzun gose grebarako deialdia.

– Entzun Etxerat eta AAM kideekin elkarrizketa.

– Entzun Matu preso ohiarekin elkarrizketa.

Ku?a presoak gogoratuz.
Gose grebak irauten duen bitartean, eskualdeko eragileekin bilerak, auto karabanak edota elkarretaratzeak egingo dira, eta abenduaren 9an, larunbatean, manifestazio batekin bukatuko da gose greba, Oreretan.

Protestaren helburua Euskal Herrian abiatutako prozesuan ?minimo demokratikoak mahai gaineratzea? da. ?Hau da, baldintza demokratikoak bermatzea, gaixo dauden presoak kaleratzea eta zigorra beteta duten presoak askatzea?. ?Gaur egun sei preso gaixo daudela” nabarmendu du eskualdeko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, ?eta 150 preso inguru kartzelan mantentzen dituzte, zigorra beteta eduki arren. Jon Ander Urkizu sanpedrotarra eta Andoni Altza oreretarra daude azken horien artean?.

Baldintzapeko askatasunean egon beharko luketen Oarso eta Bidasoaldeko preso politikoak:

?Parot dotrina? ezarri dieten presoak:

– Andoni Altza preso oretarrari ?Parot dotrina? aplikatu diote. 1991ko urriaren 14an Carabanchelen espetxeratu zuten. Ordutik, Alcala Mekon izan da bi aldiz, Jaen, Valdemoro, Segovia, Caceres II, Villabona eta Burgoseko espetxean izan dute. Egun, Burgosko espetxean da, 1999ko irailaren 29an bertara eraman zutenetik.

Azaroaren 9an kalera ateratzekoa zen arren, 2018ko irailaren 30 arte luzatu diote zigorra, bizi osorako zigorra ezartzeko maniobra politikoa den 197/2006 sententzia ezarri baitiote.

1991an atxilotu zuten, ETAkoa izatea leporatuz. Ertzaintzaren eskutik torturatua izan zen. Ez zen atxilotu zuten lehen aldia izan. 1984an Donostian atxilotu zuten eta 3 urte eman zituen espetxean. 1989an berriz, Josu Muguruzaren hilketa salatzeko manifestazioan espainiar poliziak atxilotu zuen eta tratu txarrak pairatu zituen hauen eskutik. (Ikusi https://www.zintzilik.net/?p=315 )

– Jon Ander Urkizu sanpedrotarrari ere Parot dotrina ezarri diote. Zaragozako (Espainia) Zuera espetxean preso dagoen sanpedrotarrak zigor osoa datorren urteko uztailaren 22an beteko du. Helegitea onartzen ez badute 2016ra arte luzatuko liokete zigorra.

Hogei urte bete ziren irailean Jon Ander Urkizu sanpedrotarra Espainiako Poliziak atxilotu zuenetik. Preso daramatzan 20 urteetan bederatzi espetxetan izan da Jon Ander Urkizu. Sakabanaketa hurbil-hurbiletik bizi izan dute senide eta lagunek. Istripu larria izan zuten amak eta koinatak Soriako espetxetik bueltan, duela hamar urte. Zorionez, ez zen ezbehar pertsonalik izan, baina autoak kalte handiak izan sit?en. Ama eta anaietako baten galera izan du Jon Anderrek espetxean egon den bitartean, eta gaixotasunek ere ez dute pakean utzi preso sanpedrotarra: giltzurrun inguruan kisteak izan ditu, urtero analisi berezi batzuk egin behar dizkiote, eta pankreatitisa du ere bai.

Comments are closed.