Atzo Frantziako poliziak hiru atxiloketa egin zitulela jakinarazi du. Horien artean dago Zigor Garro oreretarra dago. Beste bi atxilotuak Marina Bernad? eta Ekain Mendizabal dira. Atxiloketak? Loz?reko departamentuko Quezac herrian izan dira, eta bertan etxebizitza bat miatzen ari dira.

Adi egon, Oreretan gaur arratsaldean eta hurrengo egunetarko deituko diren mobilizazoetara.

Segidan Oarsoaldeko Hitza?tik jasotako informazioa:

Parisera eraman dituzte Zigor Garro eta beste bi atxilotuak

Epailearen aurretik pasa daitezke bihar, inkomunikazio epea agortuta. iban iza

Zigor Garro eta harekin batera atxilotutako beste bi lagunak Parisera eraman zituzten atzo, Frantziako Poliziaren Terrorismoaren Kontrako Batzordeko kideen zaintzapean galdeketak egiten jarraitzeko hirurei. Baliteke bihar pasatzea epailearen aurretik, Frantzian hiru egunekoa baita inkomunikazio atxiloaldia, eta Frantziako Poliziak epe hori bukaera arte agortu ohi du atxilotuekin. Bien bitartean, atzo iluntzean, ehunka lagun Askatasuna erakundeak deitutako batzarrean bildu ziren Herriko Plazan, eta, ondoren, Garro eta beste bi lagunen askatasuna eskatzeko manifestazioa egin zuten. Gaurko ere deitu dute manifestazioa, ohiko enkarteladaren ondoren. Zigor Garro oreretarra, Marina Bernad? eta Ekain Mendizabal herenegun arratsaldean atxilotu zituen Frantziako Poliziak, Quezac herrian (Lozere, Frantzia), Nimestik, urri amaieran arma lapurreta gertatu zen herritik hurbil. ETAko kide izatea egozten diete hirurei. Atxilotu eta berehala, hiruren izenak zabaldu zituzten, eta atzo haiek direla berretsi zuten polizia iturriek. Garrori ETAren logistika ataleko burua izatea leporatzen diote, eta, zehazki, Nimesko arma lapurretaren arduradun izatea. Aipatutako iturrien arabera, duela hilabete eta erditik zaintzapean zituzten atxilotuak, eta ?une oro? Frantziako eta Espainiako poliziak elkarlanean aritu dira. Atzo goizean zabaldu zenez, ordea, ETAko ustezko beste bi kidek herenegungo operaziotik ihes egitea lortu dute.

Lau hilabetez preso

Zigor Garro eta beste bi lagunak Quezac herriko etxe batean atxilotu zituzten, eta poliziek atzo eguerdian bukatu zuten etxearen miaketa. Iturri polizialen arabera, ETArekin lotura duen informazio ?asko?, ordenadore bat eta atxilotuek erabiltzen omen zituzten armak atzeman zituzten etxean. Atxiloketok erreakzio andana eragin zuten atzo Euskal Herrian nahiz Espainian. Besteak beste, Miguel Buenek, Gipuzkoako PSE-EEko idazkariak eta herriko alkate ohiak, ?positibotzat? jo zituen atxiloketa hauek, ?eta ez dute bake prozesua oztopatu behar?, esan zuen.

Zigor Garro kartzelan izan zen 1997ko urritik 1998ko urtarrilera arte, Ertzaintzak kale erasoen kontra Errenteria-Oreretan bertan buruturiko sarekada batean atxilotu ondoren.

?Ez da kasualitatea?

Oreretako ezker abertzaleak berri ?tamalgarritzat? jo du Zigor Garro eta beste bi lagun atxilotu izana. ?Baina ez da kasualitatea, PSOE jarrera gogorra hartzen ari delako?, dio ohar batean. ?Aste honetan pozik agertu dira, 1998ko ETAren ekimenean, PPk egindakoa baino gutxiago egiten ari direlako. Eta, orain, atxiloketa hauek. Honela atera nahi al du PSOEk prozesua aurrera??. Eta EAJ ere kritikatu du ezker abertzaleak, Ertzaintzak herenegun beste bost lagun atxilotu zituela gogoraztean. ?Egia da prozesua blokeatuta dagoela, PSOEk ez dituelako gatazka konpontzeko gakoen inguruan konpromisorik hartu nahi, eta EAJ bere gona azpian dagoelako?, dio. ?Baina Euskal Herriak autodeterminazioa behar du, eta horren aldeko herritarron mobilizazioa ezinbesteko dira prozesua aurrera ateratzeko?. Hala, atxilotuen aldeko mobilizazioetan eta biharko autodeterminazioaren aldeko manifestazioan parte hartzeko deia egin du.

Comments are closed.