Oreretan datozen egunotan Autordeterminazioeskubidearen aldeko zenbait ekimen egingo dira.

Astearteko Erretegian egindako elkarrizketa Entzun.

Egitaraua:

-Azaroak 22, asteazkena: Venezuelari buruzko Hitzaldia eta Bideo-emanaldia. “Herri boterea eta autodeterminazioa”. bertan egondako bi brigadistaren eskutik. 19:30ean, Landare Elkartean.

-Azaroak 25, larunbata: Autodeterminazioaren aldeko agerraldi-ekitaldia. 12:00etan Herriko Plazan.

– Azaroak 29, asteazkena: Palestinari buruzko Hitzaldia eta
irudi-emanaldia. “Herrien eskubideen alde autodeterminazioa”. Bertanegondako bi brigadistaren eskutik. 19:30ean, Landare Elkartean.

– Abenduak 2, larunbata. Manifa, arratsaldez (ordua zehazteke), Herriko plazatik.

Honetaz gain, Autodeterminazioaren aldeko Manifestu bat egin da, herritarren artean zabaldu eta atxikimenduak bildu asmoz. Honetarako, informazio-mahaiak jarriko dira herrian asteburuetan.

Manifestua:

Oreretatik ere Euskal Herriak autodeterminazioa

Gure herriak bizi duen egoeraren aurrean, ozenki aldarrikatu

nahi dugu gatazka politikoa behin betiko konpontzeko ekidin ezinezko

gakoak autodeterminazioa eta lurraldetasuna direla. Euskal Herri

osoaren hitzaren eta erabakiaren aitortza eta bermea, hain zuzen.

Euskal herriak abiatutako prozesu demokratikoak une oso zailak

bizi ditu. Blokeo egoeran dago.

Baina alde postiboak ere hor daude: Gatazka gainditu eta

konponbide demokratikoa lortzeko nahia sustraiturik dago

herri honetan. Era berean, irekitako eztabaida politikoak Euskal

Herri osoa ukitu du.

Euskal herritarron borondatea errespetatuko duen bidea irikitzea da

prozesuaren aurrera bidea. Bestelako planteamenduek prozesua

porrotera daramate eta ez dugu nahi, ez dugu antzekorik onartuko.

Prozesu demokratikoak herritarron esku egon behar du. Herritarron

parte hartzea ezinbestekoa da, eta edukirik gabeko deien gainetik,

Euskal herriaren autodeterminazioa beharrezkotzat jotzen dugun

herritarrok benetako konponbidearen aldeko konpromisoa erakutsi

eta kalera irten behar gara.

Horrela, manifestu honekin bat egiten dugunok, zabaldutako

aukera historikoari indartsu heltzeko, irtenbide faltsuei aurre

egiteko eta herri borondateari bidea zabaltzeko konpromisoa

berretsi eta Euskal herriaren autodeterminazioaren alde kalera

irteteko deia luzatzen dugu.

Honetarako, abenduaren 2an Oreretan, autodeterminazioaren alde

eta prozesu demokratikoari bultzada emateko, manifestazioarako

deialdia egin dugu.

Oreretan, 2006ko azaroan.

Comments are closed.