Askatasunak eskualde mailako manifestazioa deitu du gaurko, osteguna, arratsaldeko 19:30ean, Oreretako Herriko Plazan: ‘Errepresioa ez da bidea’. Auzitegi Nazionala stop!’.

Hona hemen Askatasuna igorritako komunikatua:

Ostegun honetan, Euskal Herriaren kontrako eraso guztiak gelditu eta baldintza demokratikoak borrokatzeko mobilizazio eguna izango da Euskal Herrian.

I?aki de Juanaren kontrako epaiak, Euskal Herriari gerra egiteko tribunala den auzitegi nazionala eta gatazka elikatu eta bultzatzeko eraikia den espetxe politika uzten ditu agerian.

I?aki De Juanaren kontrako epaiak, konponbidea egiteko diren aukerak nahiz prozesua bera kolokan jartzen duen errealitatea egiten du begi bistako: Euskal Herriaren aitortza eza eta berau posible egiten duen inposizio, errepresio eta gerra egiteko tresneriaren jazarpen etengabea.

PSOE eta PNVk bakerik nahi ez dutela ondoriozta dezakegu azken egunotan esaten eta egiten ari direna ikusirik.

Jarrai, Haika, Segi ko gazteen kontra ostegunean izango den bista, 18/98 auziak eta biltzeagatik, iritzia emateagatik edo mobilizazioak antolatzeagatik zigor mehatxuak, Audientzi nazionala Euskal Herriak demokraziarako esparru berria eraiki dezan oztopo nagusienetakoa bilakatzen ari dela erakusten digu; herri hau ?mugatuz eta zer egin daitekeen eta zer ez aginduz, arauak Madriletik eta gerra klabeetan ezarriz.

Aitzitik, inork ulertzen ez duen errepresiozko egoera larria egongo ez balitz bezala hitz egiten digute? PSOE eta PNVko ordezkariek.

Egoera larri hauek herritar hainbat erantzutera eramaten ditu eta kale borroka bezalako gertaerak ematen direla guztiok dakigu herri honetan. Gatazka elikatu eta sustatzearen? ondorioak dira horiexek, baina ardura guztiak gainetik kendu eta ezker abertzaleari min egiten saiatzen dira.

Baina arduragabekeria honek duen okerrena, gatazka konpontzeko prozesuari bultzada eman ordez, usteldu dadin eta diren aukerak hondoratzen ari direla da.

Hain juxtu, egoera honek duen larriena, Euskal Herria ez aitortzeko, bere buruaren jabe izan ez dadin eraikitako errepresiozko egoeraz ari baikara. Euskal Herriaren aitortza ukatzen duen egoeratik ezinezkoa da konponbidea eraikitzeko aitortza, lurralde batasuna eta erabakien jabetzarako bidea egitea. Errealitate larri horixe da ezkutatu nahi dutena.

Eraso guztiak gelditu egin behar dute eta konponbiderako prozesuak aurrera egin dezan, oinarri demokratiko gutxienekoak beharrezkoak izango dira. Konponbide prozesuak aurrera egiteko behar dituen baldintza demokratikoak egon daitezen bultzatzea guztion ardura da. Alderdi politiko eta eragile guztiena.

Azaroak 16a, mobilizazio eguna izango da. Herritar orok duen guztia eman dezan Euskal Herrian baldintza demokratikoak eraikitzeko eta Eraso guztiak gelditu daitezen exijitzeko. Besteak beste, ondorengo deialdiak ari gara antolatzen:

  • GASTEIZ

-12:30etan Gasteizko Epaitegiaren aurrean kontzentrazioa.

-20:00etan Correos plazan kontzentrazioa

  • OTXANDIO

-20:00etan herriko plazan kontzentrazioa.

  • LAUDIO:(2 inputatu)

-20:00etan Herriko plazan manifestazioa

  • DONOSTIA

– 13:00 epaitegi parean kontzentrazioa

– ?20:00tan Bulebarretik manifestazioa

  • Orereta: 19:30tan herriko enparantzatik manifestazioa
  • Lasarte: 20:00tan Udaletxe aurretik manifestazioa
  • Tolosa: 19.30tan Triangulo plazatik manifestazioa
  • Beasain: 19:30tan Zubimusutik manifestazioa
  • Urretxu: 20:00tan Potros plazatik manifestazioa
  • Arrasate: 19:00tan Seberotik manifestazioa
  • Eibar: 20:00tan Untzaga plazatik manifestazioa
  • Azpeitia: 19:30tan plazatik manifestazioa
  • Zarautz: 19:30tan musika plazatik manifestazioa
  • Eibar 13.00tan kontzentrazioa epaitegi parean
  • Bergara 12,30tan kontzentrazioa epaitegi parean.
  • BILBO

????????? 12.30tan epaitegi parean kontzentrazioa

????????? Arratsaldean manifestazioa

Euskal Herrian, 2006ko? azaroaren 14an

Comments are closed.