Larunbata honetan, Azaroak 18, AHTren
aurkako manifestazioa izango da Gasteizen, arratsaldeko 5etan.
MusikHerriak bere konpromezua sendotu nahi du AHTren aurkako borrokan,
eta manifestazioa eta gero, Mulambo perkusio taldearekin, KALEJIRA egingo
dugu Gasteizko gaztetxeraino (7etatik aurrera).
Gaztetxean hurrengo taldeak ROCK MARATOIA eskeiniko dute
"Musikaz ere..AHT eta beste proiektu txikitzaileak GEDITU!" lelopean:
JONU bakarlaria + MIX6T +KUENTA ATR?S + XOPAPO + SKT SEKUENTZIA.
Azpimarratzea ere lelope berberarekin egun bertan MusikHerria eta
DDT banaketak AHT Gelditu! Elkarlana-rentzako aterako duten
CD BILDUMAREN AURKEZPENA izango dela. Bertan 19 musika talde eta
21 abesti izango dira. CDtik ateratzen den diru osoa Elkarlana!-rentzako
izango da.  CDa
manifestazioan (3 euro) eta kontzertuaren sarreran eskuragarria izango
duzue. Kontzertuaren sarrera 3 eurokoa izango da, eta AHTren aurkako
bildumaren CDarekin, 5 eurokoa.  Informazio gehiago nahiezkero,
komunikazioa@musikherria.org  Gogoratu ere bai Urbinan erresistentzi
gunea dagoela, hor egotera ere deia  luzatzen dizuegu!
AHTren aurkako CDaren azala

Comments are closed.