Andoni Alza Hernandez Oreretar presoari “bizi osorako espetxe zigorra” ezarri diotela jakinarazi du Askatasunak. Izan ere, Parot doktrina izenez ezagutzen dena aplikatu diote eta ateratze data 2018ko irailera arte luzatu.

Andoni Altza preso oreretarraBurgosen preso dagoen Andoni Alza 1991an atxilotu zuten eta? Carabanchel, Alcala Mekon bi aldiz, Jaen, Valdemoro, Segovia, Caceres II, Villabona eta azken 6 urteak Burgosko espetxean izan da Oreretako preso politikoa. Aurreko ostegunean, azaroak 9, irten behar zuen kalera 3/4ak beteta, baina 2018ko irailaren 30 arte luzatu diote zigorra.

ASKATASUNAREN PRENTSA OHARRA:

Andoni Alza Hernandez, Burgosen kartzelatua duten preso politikoari, bizi osorako espetxe zigorra ezartzeko dotrina berria aplikatu diote.

Andonik 2001ko otsailaren 24an ezarri zioten zigorraren 3/4ak bete zituen. Ordutik kalean behar zuen arren, joan den ostegunean, azaroak 9, zuen irteera data. Aitzitik, jada? 197/2006 kondenak luzatzeko asmatu duten sententzia aplikatu dioten 20. preso politikoa da Andoni.

Andoni Ertzaintzak atxilotu zuen 1991an Oiartzunen eta Arkauteko polizia etxean torturatua izan zen.

PSOE eta PNVk bakerik nahi ez dutela ondoriozta dezakegu azken egunotan esaten eta egiten ari direna ikusirik.

Atzo Rodriguez Ibarra edo Bono, PSOEko ordezkariei entzundako hitzekin larritu dira hainbat eta hainbat. Baina hitzok errealitate gordina den espetxe politika azaldu besterik ez dute egiten. Hitzok duten larriena, egia islatzen dutela besterik ez da: preso politikoak hiltzeko edo espetxean hondoratzeko, kolektiboa suntsitzeko eta senideak zigortzeko espetxe politika hain zuzen.

Aurten bi preso politiko hil dituen (Igor Angulo eta Roberto Saez) espetxe politikan? sakonduz, manifestazioak egin edo iritzia emateagatik pertsonak atxilotu, audientzia nazionalera eraman edo jipoituz eta funtsean, gatazka sustatzeko salbuespenezko lege eta tresneria indarrean mantenduz ari dira.

Inork ulertzen ez duen errepresiozko egoera larria egongo ez balitz bezala hitz egiten digute? PSOE eta PNVko ordezkariek. Egoera larri hauek herritar hainbat erantzutera eramaten ditu eta kale borroka bezalako gertaerak ematen direla guztiok dakigu herri honetan. Gatazka elikatu eta sustatzearen? ondorioak dira horiexek, baina ardura guztiak gainetik kendu eta ezker abertzalea higatzen saiatzen dira.

Baina arduragabekeria honek duen okerrena, gatazka konpontzeko prozesuari bultzada eman ordez, usteldu dadin eta diren aukerak hondoratzen ari direla da.

Eraso guztiak gelditu egin behar dute eta konponbiderako prozesuak aurrera egin dezan, oinarri demokratiko gutxienekoak beharrezkoak izango dira. Prozesuak garatu ahal izateko behar dituen oinarrizko baldintzak, baldintza demokratikoak egon daitezen bultzatzea guztion ardura da. Alderdi politiko eta eragile guztiena.

Andoni Alza Hernandez, Oreretako euskal preso politikoari buruz:

1991ko urriaren 14an Carabanchelen espetxeratu zuten. Ordutik, Alcala Mekon izan da bi aldiz, Jaen, Valdemoro, Segovia, Caceres II, Villabona eta Burgoseko espetxean izan dute. Egun, Burgosko espetxean da, 1999ko irailaren 29an bertara eraman zutenetik.

Azaroaren 9an kalera ateratzekoa zen arren, 2018ko irailaren 30 arte luzatu diote zigorra, bizi osorako zigorra ezartzeko maniobra politikoa den 197/2006 sententzia ezarri baitiote.

1991an atxilotu zuten, ETAkoa izatea leporatuz. Ertzaintzaren eskutik torturatua izan zen. Ez zen atxilotu zuten lehen aldia izan. 1984an Donostian atxilotu zuten eta 3 urte eman zituen espetxean. 1989an berriz, Josu Muguruzaren hilketa salatzeko manifestazioan espainiar poliziak atxilotu zuen eta tratu txarrak pairatu zituen hauen eskutik.

Euskal Herrian, 2006ko urriaren 11an

2 Trackbacks / Pingbacks