AHTren obrak hasi direla eta, ostiralean, azaroak 10, manifestazioak egingo dira Euskal Herriko hainbat herritan. Oreretako Herriko Enparantzatik arratsaldeko 19:00tan abiatuko da manifestazioa eta Zintzilik irratiak jarraipen berezia emango dio zuzeneko konexioak eginez (emanaldi hau oarsoaldeako FM 100ean edo internet bidez
www.sindominio.net/zintzilik edo www.zintzilik.net helbidetan entzun dezakezue).Manifestazio ondoren, gaueko 21:00etan Oreretako gaztetxean MusikHerriak antolatuta ?Musikaz ere?AHT gelditu!? lelopean kontzertua egongo da, Apartheid (Oiartzun), Zona Mortuoria (Lasarte) eta Ipurtzulo (Antigua) taldeekin.

Oreretako manifestaziorako soinu deia.mp3

Aurreko ostiralean hainbat elkarretaratze egin ziren, (Oreretan 30 bat lagun bildu ziren tren geltoki parean) eta larunbatean Urbinan 40 bat lagun elkartu ziren hasi berriak diren obretan AHTaren aurka protesta egiteko. Horrela Urbinan burutuko den AHT Ez Guneari hasiera eman zitzaion. Urbinara joandako arrano batek honako grabaketa ekarri zigun bertatik: AHTez_gunea_mp3(2006-11-4)

AHT Ez Guneak egunero arratsaldeko 17:00etan Urbinako plazan elkartzeko deialdia egin du. Informazio gehiago http://www.blogak.com/ahtezgunea webgunean aurki daiteke. Bertara joan edo harremanetan jarri nahi duenarentzat telefono zenbaki bat ere badago: 699349141

Orain da AHT gelditzeko unea, milaka arrazoi ditugu horretarako, horien artean Jose Agustin Arrietaren olerkia:

Aberri txikia bai,
baina txikitua ez dut nahi.
Zertarako behar dut nik
hogeita hamar minututan
Gasteiz
hogeita hamabost liparretan
Donosti
berrogei zizpurutan
Bilbo
berrogeita bost aienetan
Iru?e?
? (entzun osorik)

Eta ez ahaztu:
-Azaroak 10, manifestazioak Orereta, Eskoriatza, Tafalla, Goiherri, ?
Azaroak 12, Elorrio 5etan manifestazioa
-Azaroak 18an (17:00tan) Gasteizen. (Ondoren kontzertua ere izango da MusikHerriak antolatuta)
-Azaroan zehar, Urbinan erresistentzia AHT Ez Gunea

Comments are closed.