Zintzilik irratiaren denboraldi berria martxan da. Azarotik aurrera saio pila izango dituzue entzungai Oarsoaldeko FM 100ean. Zuzeneko saio gehienak arratsalde eta gauez izango dira, eta goiza eta asteburuko zenbait ordutan errepikapenak izango ditugu. Horri Arrosan dauden irratietako saioak eta beste zenbait grabaketa gehitzen badiogu, bada goizeko 9etatik gauerdiraino izango ditugu saioak ia egunero, eta gauez musika, musika librea…
Programazioan zenbait aldaketa izan dira: Albistegi – Infoak Erretegia bihurtu eta egunero ordu ta erdiz arituko dira arratsaldeko 20:30etatik 22:00etara.? Azken urteetan Albistegi – Infoetan maiz motz gelditzen ginen, asetu gabe. Beraz aurten azken orduko albisteak bildu, herritarren kolaborazioak gehitu, atal ezberdinekin osatu, dena musika frexkoenarekin nahastu… eta horrela, egunero-egunero 13 lagunek prestaturiko saioa dastatu ahal izango duzue ordu ta erdiz Zintzilik irratiko “Erretegian”.
?
Goiz eta arratsaldetan Erretegia amaitu ostean, R-media izango dugu ordu erdiz: Bertan Hitzaldiak, erreportaiak, prentsaurrekoak, etab… ipiniko ditugu.
?
Egun ezberdinetako saioei dagokionez:
-Astelehenetan Zirikatu saio berria izango dugu, sexualitate librearen aldeko aldarrikapenak Milaka Luman zabalduko dira eta ?eguna amaitzeko Jazzaitasuna.
-Asteartetan Matrallako irratiaren Gora Euskadi Chistulari, Chipasetik Radio Insurgente, La Guillotinaren irakurketa bihurriak eta Desfase Lunar-en irrati-artisautza.
-Asteazkenetan SOS Gaupasa arratsaldean, Mamia saio berriak munduko gertaerak hurbilduko ditu, Escrachek borroka eta salaketak eta El vuelo del cisne negrok berriz ere igerilekuan? bukatuko du.
-Ostegunetan Hala Bedikoen? A desalambrar saio internazionalista, Orereta Metralletaren zarata gogorra, Gaztesarearen Irauli Uhinak eta Onirismo Subjetivos beteranoa izango dira
-Ostiraletan MusikHerriaren MusikGerrilla, Inframundoren rap musika, eta Tas Tas irratiko Mar de Fuegitos eta Oiartzun irratiko Goiko Eskolatik Beitti saioek mundua ezagutzera eramango gaituzte.
-Igande goizean Xorroxin irratiaren Argizirin aitaldia izango dugu, eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera galegoz egiten den Licor Cafe saioa eta Menos mola zaborzaleak astea amaitzeko.
?
Eta orain beste berrikuntza eta ohar batzuk:
?
– Webgunea berritu dugu eta orain www.zintzilik.net helbidean aurkituko gaituzue. 5 urte baino gehiago joan dira www.sindominio.net/zintzilik?martxan jarri genuenetik. Aurten?sarean beste urrats bat ematea erabaki, eta horrela sortu da www.zintzilik.net webgunea. Web berri hau bloga da, eta bertan Orereta eta inguruetako azken albisteak,?irratsaioen berri eta audioak topatzeaz gain, zuen iritzi edo kolaborazioak ere jasotzeko aukera badago. Beraz irratian diogun bezala “Irakurri… eta parte hartu!”
?
-Zintzilik irratia irrati partehatzailea da. 1984 urteaz geroztik Orereta eta inguruetako herriko lagun mordoa izan ditugu partaide. Egun irratiak ere irekita jarraitzen du herriko elkarte, talde eta lagunentzat, eta irratian parte hartu edo irratsaio bat egin nahi baduzue ostegunero arratsaldeko 20:00etan Herreria ? Perratokian topatuko gaituzue asanblada egiten.
?
– Gure saioetan zuzenean ere parte har dezakezue 943 52 74 07 telefonora hots eginez, zintzilik@zintzilik.net edo Oreretako 275 posta kutxara idatziz. Zuen albiste, prentsa ohar, iritzi eta bestelakoen zain gaude.
?
-Zintzilik Irratia laguntzeko beste modu bat Zintzilagun egitea da. Uretero urtero irratia martxan jarri eta mantentzeak diru dezente suposatzen du, eta 22 urte iraun dugunez administrazioaren dirulaguntzarik gabe, bada aurrerantzean ere gure txosna, material salmenta eta Zintzilagunei esker aurrerea jarraitzeko asmoa dugu.
-Amaitzeko gainean ditugun mehatxuak azaldu behar: Alde batetik udalak gero eta oztopo? gehiago ipintzen dizkigu gure diru iturri nagusia den txosna jartzeko. Gainera gure egoitza ere arriskuan dago, Herreria – Perratokia gainetik igaroko den errepidea egin nahi baitu Oreretako udalak. Azkenik gobernuak irrati libreen aurka egin dezakeen lege berria du eskuartean, eta honi ere erantzun beharrean izango gara datozen hiletan.?

Comments are closed.