Lezo_EHplaza_prentsaurrekoa_061020Gaur arratsaldean prentsaurreka egin da Lezoko Euskal Herria parkea denaren atarian. Bertan berdegune hau erabili ohi duten guraso eta bizilagunek obrak gelditzeko eta berriz parkea eraikitzeko eskatu dute.

Goizean 30 bat salaketa sartu dira Lezoko epaitegian (beherago ikusi salaketa orria)

AUDIO:Entzun prentsaurrekoa.mp3

Lezo Gipuzkoako herri kutsatuenetako bat da, arrazoietako bat hortxe dagoen portua da, baita errepidez inguratuta egotea, Termika… (kutsadura atmosferikoaren eragile). Herri kaxkotik oso hurbil portuko biltegi ireki bat dago kutsadura akustiko eta atmosferiko handia eragiten duena. Ez gaude oso ongi kokatuta eta bizibaldintzak batzuetan gogorrak dira arnasa hartzea zaila izaten baita. Badu dena den inguruetan inbidia sortzen duen zerbait eta hori Euskal herria plaza da. Plaza hau, Euskal Herria parkea hain zuen, Lezon bertan dugun atseden leku eta jolaslekua da. Jendeak egunero egunero erabiltzen du gustokoa duelako eta arrazoi hau bera nahikoa da ez txikitzeko eta txikitzen duena saiatzeko. Hemendik kanpo, beste norabait joaten garenean bisitatzen ditugu eta famatu izaten dira zenbait parke jendeak erabili egiten dituelako (New Yoork-en Central Park eta horrelakoak) eta gurean hau da, jendeak hau erabiltzen du eta horrela bada zerbaitegatik izango da. Jendeak aukeratu ahal izan duenean ez da Saldisera joan (kixkali egiten zara, azpian garajeak baitaude), ez da Kaialdera joan (korronteak eramaten zaitu), Pisbera joan da baina jolaslekurik gabe eta aulkirik gabe utzi dute beraz ezin da erabili Parke hau erabiliena da hainbat baldintza betetzen direlako:
– ederra da zuhaitzez inguratuta baitago ;
– itzala dago baina ez da leku hozpela;
– freskura sumatzen da eguraldi oso beroa denean baina ez da hotza;
– aukera guztiak eskeintzen ditu, nahi duenari itzala eta nahiago izanda eguzkia;
– ez du korronterik;
– zuhaitzek hautsa j asotzen dute
– zuhaitz eta zuhaixkek errepidearen zarata eta zikina zertxobait frenatzen dute;
– zerbait berezia ere badu, akaso ‘magikoa’
Askok erabiltzen dugu parke hau, eta askok diot horrela delako. Soziologikoki begiratuta harrigarria da zein nahastea izaten den bertan, batzuetan gehiegi eta guzti. Erabitzaile garrantzitsuena haurrak ditugu, haur jaioberri ia guztiak eramaten izan ditugu noiz edo noiz bertara, eta euren gurasoak, anai-arreba eta zaintzaileak, gaztetxoak, aiton amonak, erretiratu eta langabetuak eta ilunabarrean gazteak ere bai, bertan aritzen dira. Goiz askotan haurtzaindegiko irakasleak beren taldeekin izaten dira eta goiz eta batez ere arratsaldeetan eskolako zenbait talde ateratzen dira beren irakasleekin parkera, eskolako jolaslekua mugatuegia delako eta parkeak zabalpen handiagoa eskeintzen duelako. Dirutan tasatu ahal izango bagenu zenbat balio duen jendearen lasaitasun honek, freskurak eta itzalak ematen duen plazerrak, diru askotaz hitzegiten arituko ginateke.
Ez dugu hau guztia galdu nahi 97 garajeren truke. Garajeak egiten direnean gainekoa parking-a bihurtzen da (Saldise, Errenteriako Esmalteria, Donostiako Okendo…) eta ez da batere ‘humanoa’ izaten eta ondorioz ezin da erabili. Garajeak eta zuhaitzak inkonpatibleak dir?, lurrik gabe ez dago bizitzarik. Zementoa eta hormigoia, plaketak eta adreiluak parking pollita egin dezakete baina ez jendearentzat, txakurkakak pilatzeko onak, beroa eta zikina erakartzaale finak baina ez jendearen atsedenerako, kotxeak gordetzeko baizik. Kotxeak gu baino freskoago egoten dira leku horietan. Garajeen gainak basamortu idorrak dira (adibide gisa balio du du aipatzeak Vallecas-en asmatu dituzten metalezko zuhaitz erraldoiak); guk benetako zuhaitzak izanda ez ditugu pegazkoak nahi.
Guk uste dugu alkate honek bere botoemaile eskaxak akaso maiteko dituela eta gutxi horien alde egiten ari dela txikizio hau, baina beste herritar guztiak eta batez ere txikienak, haurrak gorroto dituela. Gure autoridade gorenak, gure haur eta gazteak mesprezatzen ditu eta gainera gustora egiten du. Ezin du argudiatu hau dela ‘un mal menor para un bien superior’, zeren eta aparkaleku arazoa handia d?la onartuta ere, ‘bien’ hau soilik 97 herritarrentzat izango da eta gutxienez hirureundik gorak sinatu dugu suntsiketa honen kontra eta lanak gelditzearen alde
Eskaera:
Lanak bertan behera geratzea eta Euskal Herria parkea errespetatzea eta txukuntzea.
Herrian eragiten duen inpakoa neurtzea aurrera jarraitu aurretik
Herritarrei galdetzea ea parkea txikitzea nahi duen garajeak egiteko
Alkatea eta urbanismoko zinegotzia salatu nahi ditugu, ondorengo arrazoiengatik:
– Segurtasunik gabe lanak egiten hasi direlako
– Euskal Herria parkeko altzari eta ekipamenduak txikitu dituztelako: aulkiak, kolunpioak, txirristak, mahia eta inguruko aulkiak, bueltak erabatekoa
– Ondasun publikoak txikitzeagatik;
– Bi guraso atxilotzea eragin duelako;
– gutxi batzuen interesa (97 garajeen jabe izango direnak) askoren gainetik jartzegatik;
– kotxeak herritarrak baino hobeto zaindu nahi izateagatik;
– herria parke naturalik gabe utzi nahi dutelako
– zuhaitzak moztea agindu dutelako
ez duelako aztertu parkerik gabe geratzeak ekarriko duen kaltea
– ez dutelako pentsatu non sartu gaitezkeen parkerik ez badugu
– gure kontra ertzainak ekarri dituelako
– eskolako sarbidea oztopatzen dutelako
– lurzoru publikoa pribatu bihurtzen duelako
oso kutsatuta dagoen herria gehiago kutsatzeagatik eta giro estresagarria sortzeagatik,
– jendearen osasunaren kontra egiteagatik, estresa sortzeagatik
– ez baloratzeagatik jendearentzat leku lasai bat izateak balio duena eta galera erreparatzen zaila delako

——————-

Salaketak / Denuncias:

LEZOKO BAKE EPAITEGIARI
………… Jaun/ andereak, …………. NAN zenbakia duenak , eta ………….. bizi
denak
SALATZEN DU

-Euskal Herria Plazan lurpeko parking-aren eraikuntzak 10 altza, 24 platanondo, 15 aulki eta 2 mahai haundi bere eserlekuekin, 6 paperontzi, 2 txirristra, 2 etxola, eskalatzeko sare bat eta artelazki zoru baten sunts?tzea suposatu duela zahar, gazte eta haurrei beraien atseden eta jolas ekintzak egikaritzeaz galeraziz.
-Hutsune hau ez dela ordezkatua izan ezaugarri berdinak dituen beste ingurune bategatik.
-Lezoko Udalaren betebeharra dela herriko ondasun publikoen babesa, Lezoko ondare diren heinean.
-Ez direla ez langileen ezta herritarrentzako eraikuntzaren beharrezkoak diren segurtasun neurriak betetzen
-Horregatik
ESKATZEN DU
Euskal Herria Plazan lurpeko parking-a eraikitzeko lanen gelditzea, aurkeztutako irregulartasunak konpontzen diren bitartean.
Sinadura:
Lezon, 2006ko ……… ren.

——————-

AL JUZGADO DE PAZ DE LEZO
D/fta……………………….. con DNI………………… y domicilio en ……… ,c/
DENUNCIA
-Que la construcci?n de un parking subterr?neo en la Plaza Euskal Herria de Lezo ha supuesto la destrucci?n de 4 alces, 4 plataneros, 1 mimosa, 15 bancos grandes corridos, 2 mesas y sus correspondientes asientos, 6 papeleras, 2 columpios, 2 chirristras, 2 casetas, 1 red para escalar y pavimento de corcho, impidiendo la actividad de recreo de mayores, ni?os y bebes.
-Que esta carencia no ha sido sustituida por ning?n otro espacio que ofrezca los mismos servicios.
-Que es obligaci?n del Ayuntamiento de Lezo la protecci?n de todos los bienes p?blicos del pueblo, que son patrimonio de Lezo.
-Que no se cumplen las medidas de seguridad necesarias para la construcci?n de la obra ni de los trabajadores, ni para los viandantes.
-Por todo ello,
SOLICITO
La paralizaci?n inmediata de las obras de construcci?n de la plaza Euskal Herria de Lezo hasta que sean subsanadas todas las irregularidades mencionadas.
Fdo.:
En Lezo, a .. de ……. de 2006.

Comments are closed.