EH plaza apurtuta

Gaur goizean hasi dira Lezoko Euskal Herria parkea apurtzen. Bizilagunen protestei aurre egiteko udalak ertzaintza bidali du, eta tentsio une batzuen ostean bi lagun eman dituzte atxiloturik. Zenbait bizilagun alkatearekin hitzegitera joan dira, baina honek parkean garajeak egin egingo direla azaldu die modu txarrean, eta berak inor atxilotzeko ez duela eskatu esan die. Atxilotuak eguardirako libre ziren eta ?autoritateari desobedientzia larria? egotzita epaiketara zitazioaren zain gelditu ziren.

Bitartean gizonezko bat apurtu ez duten zuhaitzetako batera igo da,(argazkian ikusten den zuhaitzera) eta arratsaldeko 15:00etan oraindik bertan zen. (16:30ean jaitsi zen zuhaitzetik)

Arratsaldeko 16:30ean asanblada egin zen eskola atarian, eta bertan hurrengo mobilizazioak zeintzuk izango diren erabaki zen:?ostiral goizean udalaren aurkako salaketak ipiniko dira?eta arratsaldeko 16:30ean prentsaurrekoa egingo da parke sarreran.

Asanblada ostean bertan bildutakoan udaletxera joan ziren, obren segurtasun eza salatzeko (asanblada egiten ari ziren bitartean adar bat erori baitzen jendeartera)

Eguneko info gehiago Hitzan irakur dezakezue

Comments are closed.

Previous Post
«