manifa LezonLezon gehien erabiltzen dugun parkea mantendu eta hobetzearen alde Parkinaren obrak gelditu!
Udalaren manipulazio eta indarkeriaren aurka asteazken arratsaldean manifestazio jendetsua egin da, ostegunean ere, 4:30etan Parketik plazara manifestazio-kalejira egingo da Bizilagunen elkarteak deituta. Parte hartu eta adi hurrengo deialdietara.

Azken ordua, Hitzatik jasoa:

Ertzaintzak bi lagun atxilotu ditu.

Euskal Herria plazako obrak direla eta, protestak eta tentsio uneak bizi dira lehen ordutik; herritar bat zuhaitz batera igota dago, protesta moduan

Euskal Herria plazako kulunkak kendu eta zuhaitzak mozten hasi dira gaur goizean, bertan eraiki beharreko lurpeko garajeak egiteko obren baitan. 08:30ean hasi dira langileak lanean, baina dozenaka lagun ere bildu da plazan, obren kontra eta parkearen alde. Ertzaintza ere agertu da zonaldera, tentsio uneak sortuz. Ertzainek bi lagun atxilotu dituzte eta parkearen inguruan bildutako herritarrei alde egiteko eskatu diete. Herritar bat, ordea, zuhaitz batera igo da, bota ez dezaten exijjitzeko. Hainbat herritar udaletxera ere joan dira, Garbizu alkateari azalpenak eskatzera.

Dagoneko 300 sinadura baino gehiago bildu dira testu honen alde:

?

EUSKAL HERRIA PARKEKO APARKALEKURIK EZ

Azpian sinatzen dugunok, gutako asko kotxedunak izanik, ez dugu nahi gure aitzakipean naturgune gehiago sakrif?katzea (oraingoan E.H. zuhaiztian) eta zera eskatzen diogu Lezoko udalari:

-?? Aparkaleku “gabezien” arazoa beste ikuspegi batetik aztertzea, hainbeste txikizio eta diru gastoa bultzatu gabe, gure eta ondorengo belaunaldien etorkizuna baldintzatu gabe konponbide bat aurkitzea alegia, benetazko jasangarritasuna eta naturarekiko konpromesua bide honetatik ikusten bait dugu.

-?? Euskal Herria zuhaiztian egin nahi den aparkaleku pribatuaren proiektoa bertan behera uztea.

-?? Proiektu honetan gastatzera doan dirua herriko parkeen konponketan erabiltzea, hala nola Pysbekoan (udal presupuestorik ez egotegatik berritu gabea), Altamirakoa edo E.H koa hobetzen.
Astearteko gertaerei buruzko info gehiago Hitzako kronika honetan: www.oarsoaldekohitza.info

Lezoren Aldek bidali digun prentsa oharra irakurtzeko, segi irakurtzen

Euskal Herria plazan garageak egiteko asmoaren aurrean, Lezoren Alde herri plataformaren iritzia.

Euskal Herria plazan garajeak egiteko Lezoko Udaleko Gobernu Taldeak izan duen proiektuari buruz behin baino gehiagotan eman dugu kontrako iritzia.
Lanak hasi direnean eta auzotarren protesten aurrean hauxe adierazi nahi dugu:

1.- Udalak ez du aparkalekuak jartzeko azterketarik egin. Aparkaleku beharra eta hauek kokatzeko alternatiben azterketarik egin gabe erabaki zuen Gobernu taldeak proiektu hau. Erabaki honekin aurreko legegintzaldian
mahai gainean jarritako beste kokapen batzuk baztertu zituzten, esaterako, Goiko Plaza edo Plazeta.

2.- Udalak ez du aparkalekuen arazoa konpontzeko plan orokorrik egin. 97 garaje plaza egiteak ez du konponduko Lezok duen aparkaleku gabezia, Gobernu Taldeak ez du proiekturik arazo honi aurre egiteko eta proiektu
guztiz populista da Euskal Herria plazan egin nahi dutena.

3.- Euskal Herria plaza txikitu eta garajeak egitea herriak duen elkargune nagusia txikitzea esan nahi du, eta okerragoa dena, orain urte gutxi egindako inbertsioa alferrik galtzea.

4.- Udalak ez du plaza honen ordezko elkargunerik prestatu lanek iraungo duten hilabete luzeetan haur eta gurasoek erabil dezaten. Udako oporrak errespetatzearen aitzakia aipatu du lanen hasiera atzeratzeko, baina atzerapen honekin datorren udaldian arazo bera izango dugu berriro.
Benetako arazoa erosleak lortzeko izan dituzten problema larria izan da.

5.- Garajeen erosleak lortzearren Udalak herritarron dirua baliatuko du (gutxienez 400.000 euro) garaje horien prezioa merkatzeko. Hau autoa duten zenbaiten aldeko diskriminazioa da. Autorik ez dutenek ez al dute laguntzarik merezi garraio publikoa erabiltzen dutelako? Eta garajea beste nonbait erosi dutenek ez al dute antzeko laguntzarik merezi?

6.- Prozesu honetan Lezoren Aldek eta hainbat herritarrek aurkeztutako eskaerek eta alegazioek ez dute Udalaren erantzunik jaso. Udalak herritarrak baztertu ditu prozesu honetan ere.

7.- Oso larria iruditzen zaigu Udalak bere eginkizunak bete ez dituelako indar polizialaz baliatzea herritarrak beldurtzeko. Hori herritarren eskubideen kontrako eraso zuzena da.

Lezoren Aldek uste du aparkalekuen arazoari konponbideak bilatu behar zaizkiola baina horrek egoeraren azterketa eta alternatiben azterketa zehatza eskatzen du. Argi eta garbi esan behar da, badirela Lezon lurpeko aparkalekuak egiteko kokagune hobeak eta obra merkeagoa izango luketenak.
Ezin dugu inola ere onartu ezer konponduko ez duen proiektu garesti batekin herriko parkerik erabiliena hondatzea eta herriko dirua baliatzea hori subentzionatzeko.

Hau guztia Lezoko EAJ eta EAko zinegotzien gaitasun ezaren ondorio bat gehiago da. Lezoko herria gaitasun ezaren ondorioak sufritzen ari da.
Lehenago Eguneko Zentrorik gabe utzi zituzten edadekoak, gero lokalik gabe gazteak eta orain parkerik gabe gurasoak.

Comments are closed.