EuskalHerria plaza LezonGaur goizean agertu dira Lezoko Euskal Herria plaza txikitu nahi duten makinak (97 garaje egin nahi dituzte Lezoko haurrek gehien erabiltzen duten parkean). Zenbait bizilagun bertan ziren eta ez diete? makinei plazan sartzen utzi. Parke ondoan dagoen Lezo eskola publikoko zuzendaria ere agertu da, beraiek obren hasierari buruz ezer ez baitzekiten, eta haurren joan-etorriak antolatzeko denbora behar dutela adierazteko.

Obren aurka eta plaza dagoen bezala mantentzearen alde bildutako bizilagunek Lezoko udaleko alkate edo zinegotziren bat bertara hurbiltzeko eskatu dute, baina hauek agertu ez eta ertzaintza izan da agertu dena. Azkenean ez da istilurik gertatu, eta langileak eta ertzainek alde egin dute.

Arratsaldean haur, guraso eta bizilagun mordoa elkartu da plazan, eta garajeen aurkako sinadurak biltzen aritu dira.

Bihar goizerako deialdia egin dute bertan bildutakoek, makinak berriz agertzearen arriskua baitago. Arratsalderako ere deialdia egin da, eta 17:00etatik aurrera txokolatada eta jolasak egongo dira Euskal Herria plazan.

Lezoko haur, guraso eta plazaren erabiltzaileak sinadurak biltzeko komunikatua irakurri nahi izanez gero, hementxe topatuko dituzue, https://www.zintzilik.net/?p=201.

Comments are closed.