Lezokuen prentsaurrekoaHilaren 18an Lezoko Udal Batzarrean behin behinekoz onartu ziren hirigintza arau berrien aurrean mobilizazioak eta urratsak erabakitzeko? Alzate Auzo Elkartea, Lezo Bizirik, Allerru Mendi Taldea, Superportuaren aurkako taldea eta Lezoren Aldek Herri batzarra deitu dute ostegunerako.

Hona hemen talde horiek igorritako komunikatua:
Gobernu Taldeak bere asmoekin aurrera jarraitzen du.
Herritarren parte hartzeaz ez du ezer erantzun nahi

Hilaren 18an Lezoko Udal Batzarrean behin behinekoz onartu ziren hirigintza arau berrien aurrean honakoa adierazi nahi dugu:

Arauak erabat kaltegarriak dira Lezorentzat eta bere herritarrentzat:

Jasan ezinak direlakotz: Ez dute iraunkortasuna kontuan hartzen. Arau hauek Lezoko azalera urbanizatua %100 handitzea proposatzen dute, etxebizitza kopurua bikoiztea, populazioa gutxienez %50 haztea. Ondorioz, planean
esandako guztia betetzen bada, hamarkada batean Lezon Jaizkibelgo magalak bakarrik geldituko dira urbanizatu gabe eta ezin izango zaio bertako hazkunde naturalari ere erantzun. Gainera, Gaintxurizketako intermodalak,
Urrulloko poligonoak, herriondoko etxebizitzak, errepide berria, superportuko sarrerak eta AHT egin ahal izateko, arauak moldatu dituzte.Ondorioz, Lezoarron bizi kalitatea okertuko da nabarmen, kutsadura haundiagoa, gaixotasun larriak izateko arrisku haundiagoa, aisialdirako berdegunerik ez da izango ia eta inguruneari eragingo zaizkion kalteak
atzera ezinak izango dira. Zertarako Agenda 21 eta Jaizkibel Natura 2000 sarean?

Antisozialak direlakotz: Bi mailatan dira antisozialak. Etxebizitzari dagokionez babes ofizialeko etxebizitza kopurua legeak egun agintzen duena baino askoz gutxiago proposatzen duelako. Horren ondorioz, herrian etxebizitza benetan behar duenak (gazteak batik bat) oso garesti ordaindu beharko ditu. Eta gainera, ez dira aurreikusten hazkunde honek behar dituen zerbitzu sozialak (ikastetxeak, osasun zerbitzuak…). Gainera, herritarrok erakutsi dugun parte hartzeko borondatea gutxietsiz, zenbait lurjabek
negozioa egin ahal izateko, izkutuan moldatu dituzte hirigintza arauak.

Udala irizpide ultraliberalekin ari da. Gazteen etxebizitza beharrarekin baliatu nahi du etxeak garestiago saldu eta promotoreek emandako diru-pizarrak jasotzeko. Gainera, herritarrak engainatu nahi ditu inongo oinarririk ez duten proiektuak eskainiz operazio urbanistiko basatiak onar
ditzaten.

Parte hartzeari dagokionez, Kepa Garbizu alkate jaunak parte hartzeko aukera guztiak ukatu dizkigu gaurdaino eta legez 1000 sinadura aurkeztu ondoren plenora gaia eramateko duen betekizunari bizkarra ematen jarraitzen
du. Gainera, alegazioak aurkezteko zailtasun oso handiak jarri? ditu dokumentazioa kontsultatzeko ordutegia murritza eta desegokia baita (8:30-13:30), ez baitu zalantzak argitzeko teknikari bat ere jarri eta gainera hilabeteko epea bakarrik utzi du (Oiartzunen bi hilabete).

Datorren ostegunean, hilak 17, Herri Batzarra egingo dugu Donibane kaleko udal aretoan hurrengo asteetako mobilizazioak eta urratsak erabakitzeko.

Alzate Auzo Elkartea, Lezo Bizirik, Allerru Mendi Taldea, Superportuaren aurkako taldea, Lezoren Alde.

Comments are closed.