Gaurko Hitzako webgunean Lezoko Euskal Herria parkeko obrak astelehenan hasiko direla irakurri dugu. Lezoko udalak 100 bat garaje egin nahi ditu bertan. Hona hemen proeiktu hau bertan behera eskatuz eginiko komunikatua:

Lezoko EH parkea

Azken urteotan herrian lehen ezagutzen ez genuen arazo berri batekin topo egin dugu. Agintari ezberdinek auto pribatua eta bere azpiegituren aldeko apustua egin dute (interes ekonomikoagatik gehienbat) beste garraio mota, beste bizimodu baten kaltetan. Garraiokeria bultzatu dute hauek sortzen duten arazo gero eta larriagoei irtenbiderik eman gabe. Herritarroi etengabe batetik bestera mugitzeko baldintzak jarri dizkigute (erosketak egitera, lanera…) hauek gutxitzeko neurriak hartu beharrean. Hurbiltasuna bultzatzeak arazo ugari ekidingo lituzke. Agintarien plangintza kaotikoak ondorio oso larri eta itzulezinak bideratu dituzte eta herritarron erreakzio bat behar dugu. Gutako asko nahitanahiez kotxea hartu beharrean gaude beste aukerak eskasak, garestiak ,arriskutsuak direlako edo aukerarik ez izategatik. Eta autoen kopurua gehiegizkoa bilakatu da.
Zenbat miloi euro gastatu dira aparkaleku, asfalto, semaforo, saihesbide, autobietan? Zenbat ordu galduak ataskuetan? Zenbat hildako eta zauritu “istripuetan”? Noiz arte kutsadura goruntz? Eta etengabe naturaren zati berriak galtzen?
– Oinezkoen baldintzak herri osoan okertzen joan dira. Lezo eta Orereta artean adibidez autobia zeharkatzen jendeak egunero bere bizia arriskuan jarri behar du; Altamirara oinez igotzeko pasabidea egoera txarrean eta abandonaturik; herriko espaloi, lorategi eta zebrabideak kotxez gainezka, herrian zehar bi errepide-barrera egunero zeharkatu beharra…
-? Txirringaz lasai ibiltzeko eskubidea bermatu gabe jarraitzen du Lezo – Donibane artean; Lezo – auzoen artean; Lezo-Irun artean; Egindako bidegorri zatia hasiera bat bada ere era sinbolikoan besterik ez da. Beste 20 urte itxaron beharko ote dugu gainontzeko bidegorri sarea osatzeko?
-?? Garraio kolektiboa etekinak ateratzeko negozio bezala dago planteatuta eta ez herritarron beharrak asetzeko. Ondorioz gabezi izugarriak daude: Lezotik industrialdera ezerrez, Donibane-Donosti autobus zerbitzua garestia eta ordu puntetan eskasa, biztanleak sardina bezala bidaiatuz; Oiartzunera joateko bi autobus eta bi aldiz ordaindu beharra… Txartel konbinatuak, gazte, langabe, langile eta jubilatuentzat prezio merkeak, eta antzeko neurriek erakargarriagoak egingo lituzkete.
Bestalde gure komoditate eta nagikeria ditugu. Beste hirietara joatean, autoa aparkatu eta oinez hurbiltzen gara behar dugun lekuetara, batzuetan 15 minutu oinez eginaz. Gure herrian berriz, etxetik bost minututara, erabiltzen ez diren aparkalekuak hutsik jarraitzen dute, gure etxe ondo ondoan aparkatu nahi dugulako. Eta hori ezinezkoa da. Arduradun izan gaitezen.
EUSKAL HERRIA? PARKEAREN ALDEKO GURASO,? SEME-ALABA? ETA? ERABILTZAILEEN TALDEA.

————————————
En los ?ltimos a?os nos hemos encontrado en Lezo con un problema que antes no exist?a. Las diferentes administraciones han hecho una apuesta clara a favor del veh?culo particular como medio de transporte y todas las infraestructuras que ?ste necesita, dejando a un lado y menospreciando otras formas de transporte, otras formas de vida, todo ello por sus intereses econ?micos. Desde arriba, han condicionado nuestras vidas para que tengamos que desplazarnos continuamente a hacer las compras, a trabajar… en vez de organizamos de otra manera. Impulsar la cercan?a nos evitar?a tantos desplazamientos. Los planes ca?ticos de los de arriba nos est?n llevando a un callej?n sin salida por lo que deber?amos reaccionar ya. Han impulsado el transporte y movimientos exagerados sin dar soluci?n a los problemas que este modelo nos ocasiona. Muchos/as de nosotros/as tenemos que utilizar el coche porque las dem?s alternativas o son caras, peligrosas, deficientes o simplemente no existen. Y el numero de coches es exagerado.. ? Cu?ntos millones de euros se han gastado en aparcamientos, asfaltados, sem?foros, variantes, autov?as, etc? ?Cu?ntos muertos/as y heridos/as en atropellos y “accidentes”? ?Hasta cuando subiremos la contaminaci?n? ?Cu?ntas horas perdidas en atascos? ?Hasta cuando seguiremos sacrificando y perdiendo m?s y m?s naturaleza?
-??? A?o tras a?o los derechos de los/as peatones han sido y son pisoteados (en la rotonda de la autov?a por ejemplo, cientos de vecinos/as se arriesgan diariamente para pasar de Lezo a Renter?a, el acceso peatonal a Altamira se encuentra abandonado y en malas condiciones, las aceras, jardines y pasos de peatones se encuentran llenos de veh?culos, cada d?a tenemos que superar dos barreras-carreteras que pasan por la mitad del pueblo…
-??? Todav?a no se han materializado las condiciones id?neas y de seguridad para poder circular en bicicleta de Lezo a Donibane, de Lezo a los diferentes barrios, de Lezo a Ir?n,etc. El tramo de bidegorri que se ha realizado entre Lezo y Renter?a, aunque es un paso hacia delante, no pasa de ser un tramo simb?lico. ? Tendremos que esperar otros 20 a?os para conseguirlo?
-??? El transporte colectivo (m?s planteado como negocio rentable que como servicio a la poblaci?n) presenta numerosas carencias adem?s de ser car?simo. No hay servicio a los pol?gonos industr?ales, la l?nea Donibane-Donostia es cara y en las horas punta no cumple el servio como es debido viajando a veces como ganado. Para ir al pueblo vecino de Oiartzun, debemos tomar dos autobuses y pagar dos veces,etc. Billetes combinados, rebajas para j?venes, parados/as, trabajadores/as, jubilados/as…y medidas como ?stas har?an m?s c?modo el transporte colectivo.
La otra cara de la moneda es nuestra comodidad y vaguez. Cuando vamos a alguna otra ciudad somos capaces de aparcar y caminar m?s de 15 minutos para llegar a nuestro destino. En nuestro pueblo en cambio, queremos aparcar delante mismo de nuestras viviendas cuando a 5 minutos caminando hay plazas de parking que ni siquiera utilizamos. Y as? no es posible. Un poco de sentido com?n y responsabilidad por nuestra parte.
GRUPO DE PADRES, MADRES, NI?OS/AS Y USUARIOS A FAVOR DEL PARQUE DE EUSKAL HERRIA.

1 Trackback or Pingback