
Igande honetan, Urriak 1, Kilometroak ospatuko dira, aurten Oiartzunen txanda da. Hori dela eta, Oiartzungo gazteria bildu gara; Kataxulo, Iurrita eta Arraguako Goiko Eskola gune okupatuan ibiltzen garenok KMK 2006erako gure aportazioa egiteko asmoarekin.
Hau da lehenengo aldia 3 guneak biltzen garela eta hurrengo egitaraua osatu dugu Oiartzungo kilometroari begira. Aipatzea ere bai KMK06 antolatzaile, Musik Herria herri disketxea eta Oiartzungo musika taldeekin elkar-harremana izan dugula guzti hau antolatzeko:
-Irailak 30, larunbata:
* Arratsaldean zehar graffitiak eta hip-hopa Oiartzungo erdigunean.
* 22:30tatik aurrera KONTZERTUA Amaxkar eta Makutxo tabernaren aurrean (euria eginezgero, kontzertua azken taberna honetan izango da):
UKO + SLEEPLESS HOME + KORUMB? (azken hauek beraien maketa berria aurkezten, deskargatzeko: www.korumba.com )
-Urriak 1, igandea:
* 15:30tan, Haurtzaro ikastolatik, (5. gunetik) Sagarbistiraino (6. guneraino) kamioi ibiltaria Bad Sound System taldearekin.
* 17:30tan 6. gunean: KALAMITY taldea (PKUko kideekin).
Informazio gehiago:
Hemen kilomtrotako soinu deia entzun dezakezue: KMK06
Egun osoko egitaraua eta bestelako informazioa jasotzeko: kilometroak.net
Bestalde, aipatu ere, Oirtzunen herri ekimen ezberdinetan dabiltzan taldeek txosna gunea ere izango dutela, (erdialdean, eliza atzean), eta bertan izango gara Oiartzun irratia eta Zintzilik irratia elkarlanean.