etxeratEuskal presoak estatus politikoarekin Euskal Herriratzeko exijituz, elkarretaratzeak egingo dira bihar herri eta hiriburuetan

Etxerat elkarteak deituta, elkarretaratzeak egingo dira bihar iluntzean herri eta hiriburuetan gure senide preso politikoak dagozkien eskubide guztiekin, hau da, estatus politikoarekin, Euskal Herriratzeko exijitzeko. Elkarretaratze hauek, besteak beste, Ibaeta Foroko eragileen babesa jaso dute. Aipatu elkarretaratzeen irudiak jasotzeko, Donostiara eta Arrasatera gonbidatzen zaituztegu. Izan ere, I?aki de Juanaren herria den Donostian, zinemaldia dela-eta, 10 minutuz geratuko da manifestazioa Kursaalaren aurre aldean, 20:15ak aldera. Gaixotasun larri eta sendaezinak izan arren askatu ez zuten eta, zigorraldi osoa datorren hilabetean betetzen duen arren, 2011raino luzatu dioten Jon Agirre Agirianoren herria den Arrasaten, berriz, 19:30ean egingo da kontzentrazioa herriko plazan.

Ikasteko eskubidearen defentsan, elkarretaratzea egin da Sarrikoko unibertsitatean

Etxeratek deituta kontzentrazioa egin da gaur goizean, 11:00etan, Sarrikoko unibertsitatean, ?salbuespen neurririk ez. Estatus politikoarekin, Euskal Herrian eta euskaraz ikasteko eskubidea? lelopean. Bertan, LAB eta STEE-EILAS sindikatuetako ordezkari bana egon dira. Komunikabideen aurrean, ondoko adierazpenak egin dituzte Etxerat elkarteko kideek: ?UPVko 2006-07 ikasturtearen hasiera ofiziala dela eta, euskal errepresaliatu politikoen senideak bildu gara hemen, Sarrikon, gure senitarte presoen izenean. Eurekin eta gurekin euskal sindikatu, ikasle eta irakasleen ordezkaritza dugu lagun.

Gure senitarteak 2003an kaleratu zituzten UPVtik; ordutik hona Espainiako kartzeletan dauden ikasle presoek ezin izan dute bertan ikasi. Euren ikasteko gogoa eta eskubidea aldarrikatzen ari gara gaur hemen, bai eta Frantziako kartzeletan ikasten dauden euskal ikasle presoei kalitatezko irakaskuntza ziurtatu behar dietela ere.

Gaur, agintari eta ordezkariak UPVko ikasturtearen hasiera ofiziala ?ospatzera? etorri diren une honetan, euskal ikasle presoei UPVn eta hemengo ikastetxeetan ikasteko eskubidea bermatu behar dietela esateko bildu gara, bai eta eskubide hori lortzeko zer egingo duten galdetzeko ere; azken finean, euren zeregina bete dezatela eskatzeko.

2004ko otsailean Gasteizko Legebiltzarrak onartu zuen unibertsitate legeak euskal herritarren ikasteko eskubidea legeztatu zuen. Ikasle presoak euskal herritarrak dira, beraz, hemengo ikastetxeetan euskaraz ikasteko eskubidea dute. Hezkuntza Batzordeak ere legez besteko proposamena onartu zuen urte berean. Legebiltzarrak eta Hezkuntza Sailak aspalditik erabaki eta gauzatu behar izan zituzten lege hori betearazteko bideak.

Ildo beretik, UPVko errektoreak behin baino gehiagotan nabarmendu du ikasle presoen ikasteko eskubidea, baina bere agintaldia aurrera doa eta Espainiako kartzeletan dauden ikasle presoak UPVtik kanpo daude oraindik. Ikasle presoen eskubideak hiru arlo nagusitan urratu dituzte, besteak beste: UPVn ikasleei hasitako ikasketak bukatzeko eskubidea ukatu diete, Madrilgo UNEDen ikasten behartu dituzte eta euskaraz ikasteko eskubidea kendu diete.

Madrilgo legediak UPVri eskatzen dion baldintza Madrilgo Espetxe Zuzendaritzak onartuko duen hitzarmena sinatzea da. Hitzarmen hori sinatzen ez den bitartean, presoei ikasteko eskubidea ukatzen diete eta, aldi berean, UPVri kartzeletan ikasketak eskaintzeko ahalmena kendu diote. UPVko errektoretzak hitzarmena lortzeko zer egin duen eta zer egingo duen azaldu beharko luke, baita ikasle presoei egindako kalteak zelan konponduko dituen ere.

Beste erakunde askoren artean, UPVk, Hezkuntza Sailak, Gasteizko Legebiltzarrak eta bertako Hezkuntza Batzordeak aldarrikatu dute presoen ikasteko eskubidea. Alabaina, hitzetatik ekintzetara pasatzeko ausardiarik ez dute izan erakunde horietako agintariek. Eskubidea errespetatzearen aldeko borondatea adierazi duten arren, determinazio falta izan dute hartu beharreko neurriak bideratzeko.

Izan ere, ulergaitza da Erkidego Autonomoko erakundeek agertu duten ezintasuna, eraso honi lege zein politika bideetatik erantzuteko. Hedabideetan, batzorde eta bileretan zabaldu duten aldeko diskurtsoak ez du praktikan islarik izan. Aurreko urteotan egoera politikoa izan da oztopo nagusia, eta horrek baldintzatu ei ditu erakundeen erabakiak; orain, aldiz, ikasle presoak balizko negoziazio batean truke-txanpona izango direla onartu dute de facto. Jokabide honen ondorioz, laugarren ikasturtea galtzera zigortuko dituzte euskal ikasle presoak?

Ezin da aitzakia gehiagorik jarri. UPVk eta Gasteizko Gobernuak bere egin behar dute gai honen konponbidea, ikasle presoen eskubidea bermatzeko bidean. Orain, aurten.

Comments are closed.