Oskar_Mikelazulo

>PROIEKTU BERRI BAT: "PIEZAK", esperimentaziorako gunea
Aurten proiektu berri bat eskainiko dugu Mikelazuloren Errenteria/Oreretako
Beheko kaleko espazioan, hilabete bakoitzeko azken ostiraletan: PIEZAK 
izena eman diogu proiektuari. PIEZAK ekimen honen bidez esperimentaziorako
gune bilakatu nahi dugu Mikelazulo: ekimen honetan ezein sormen arloko
kideek hartu dezakete parte, eta laborategi moduan elkartuta hilabete
bakoitzean iraupen askeko sormen PIEZAK erakutsiko dira.

Ekimen honek esperimentazio amankomunerako topagune izan nahi du, sormen
arlo ezberdinei ateak irekiaz.

IRAILEKO "PIEZAK":
IRAILAK 28, OSTEGUNA, 20:00. "Des?quilibres" izeneko bideo-dantza
proiektatuko da. Patrizia Franko dantzari hondarribitarra ibili da jatorri
ezberdineko dantzariekin proiektu hau gauzatzen, eta proiektua Oreretan
aurkezteko antzerki/dantza emanaldi labur bat eskainiko du Mikelazuloko
kide baten laguntzaz.

IRAILAK 29, OSTIRALA, 22:00. "KONTROLA" ikuskizuna. Aurrez Besasaingo
Gaztetxean eta Bartzelonako Euskal Etxean eskaini da, aldi honetarako
formatua indarberriturik eskainiko da. Funtsean "Kontrola" gaiaren inguruko
gogoetak eskainiko dira musika, poesia eta animazioen bidez.

"kONTROLA" parte hartzaileak:
Musika: Oier Iruretagoiena "T?s?ri"
Irudiak: Idoia Beratarbide
Ahotsa eta testuak: Asier Sarasola, Oscar Manso, Iker Fernandez eta Oier
Guillan.

Comments are closed.