Adierazpide esperimentalean ari diren nazioarteko artistak bilduko ditu aurten zazpigarrengoz Nazioarteko Bertze Musiken? jaialdiak eta larunbateko kontzertua zuzenean izango da entzungai Info 7 nazio irratian. (Orasoaldean FM 99.2an? entzun daiteke Info 7 Irratia)

Jaialdiaren egitarau osoa eta artistei buruzko informazio osatua jasotzeko: www.ertza.net

?Info 7 Ertz

ERTZ arte guneak arte garaikidearen eta bereziki adierazpide esperimentalenen inguruan ari diren sortzaileak bilduko ditu asteburu honetan Beran (Nafarroan). Berako Udalarekin eta Berako Kultura Batzordearekin elkarnarean antolatzen den jaialdiko ekitaldi nagusia larunbaterako antolatu den kontzertua izango da. Bertan, Euskal Herrian nahiz nazioartean musika esperimentaldean ari diren sortzaileak bilduko dira, besteak beste, Argentina, Ameriketako Estatu Batuak, Islandia, Alemania eta Suitzatik etorritakoak. Hona ?bi hitzetan larunbat honetan, irailak 16, ariko diren artisten aurkezpen laburra:

?

-???????? PHILL NIBLOCK? konposatzaile minimalista, multimedia musikaria eta New Yorkeko Experimental Intermedia fundazioaren zuzendaria

-???????? THOMAS ANKERSMIT Berlin eta Amsterdam artean bizi den saxofoilari inprobisatzaile eta musikari elektronikoa

-???????? NORBERT M?SLANG Suitzako musikari inprobisatzailea, “cracked everyday electronics” edo crackeatutako etxeko makina elektronikoak erabiltzen ditu

-???????? BIZARRA Iban Urizarrek (Cafe Teatro, Mengele Quartet,…) eta Mikel Etxegaraik (Gutariko Bat, Voodo muzak, …) osatzen dute. Inprobisazioak izugarrizko garrantzia du beraien musika sortzerako orduan

-???????? OIER ETXEBERRIA. C14 soinu datazio lan bat da. Oier Etxeberriak euskal sonorismoaren DNA berreskuratzen du, sampling-a eta zarata erabiliz, nahasiz, xehatuz, saiaketan saiatuz

-???????? GABRIEL PAIUK 1975. urtean jaiotako pianojole eta konposatzaile argentinarra. Egun musika berrietara zuzendu du bere lana.

-???????? THOR MAGNUSSON & RUNAR MAGNUSSON Thor Magnusson islandiarrak berak sortutako programa informatikoak praktikan jartzen ditu musikaren arloan, besteak beste Sigtryggur berg Sigmarsson, Shinji Kanki edo Mattgrey bezalako musikarien alboan. Runar-ek, berriz, musika elektronikoaren, ambient-aren eta elektroakustikaren inguruan egin izan du lan. Vindva Mei taldeko kidea da.

(Jaialdiaren egitarau osoa eta artistei buruzko informazio osatua jasotzeko: www.ertza.net)

?

Zuzeneko emisio honekin Euskal Herriko kultur eta herri mugimenduaren ahots izateko grinari bide ematen dio Info7 irratiak.

?


Comments are closed.