LANDARBASOKO ALDARRIKAPENA

Donostiako Udalak PSE eta EA-PNVren bozkekin eta PPren abstentzioarekin batera Landarbason Gipuzkoako Errausketa Planta jarri nahi duenez, eta Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak oneritzia emango diotenaren ustetan, Landarbaso eta inguruko bizilagunek mundu guztiari

ALDARRIKATZEN DIOTE:

1-Ez dugu Errauste planta bat nahi Landarbason:Badira arrazoi desberdinak(teknikoak, abereen bizirautearen ingurukoak,ingurumenarekin lotutakoak eta beste hainbeste) gure ezetza argudiatzeko: bizilagunok bilduta gaur, ahots bakarrez, gure etxe inguruetan erruskailurik nahi ez dugula erabakitzen dugu. Erreferendum haundiagorik ez da posible.

2-Guretzat nahi ez duguna ez dugu beste inorentzat nahi: Komunikabideek eta bestelakoek behin eta berriro galdetzen digute erraustearen alde edo kontra ote gauden:Gu ez gara teknikoak ez eta zaborra kudeatzeko sistema bat edo beste aukeratzeko gai.Gure diruarekin Europan zehar bidaiatzen aritu diren politikoek ordea badauzkate honen inguruko datuak: datu guztiak erabil ditzatela exijiten diegu ordea, ez bakarrik interesatzen zaizkienak: Eta galderari erantzuteko Odon Elorza jaunaren hitzak erabiliko ditugu»Jakina da gaur egun inork ez duela erraustearen sistema planteatzen jada. Bilbon, Iru?ean, Logro?on, Gasteizen, Valentzian, Castellonen, Katalunian, Madrilen, Londresen edota Milanen, hemen meszprezatzen diren teknikak erabili dituzte.»?»ezin dugu ahaztu errauskailuak gutxieneko %30 errauts eta honadakin arriskutsuak sortzen dituela, zabortegietan utzi behar direnak.Ez dezatela gezurrik esan!!!!»(San Markoseko Mankomunitateari zuzentzen zaio(PNV) eta Gipuzkoako Foru Aldundiari(PNV-EA).Ondoren bestelako aukerak aipatzen ditu eta zera gaineratzen du:»aipatutako teknikekin bildutako hondakin tonen batuketak(biometanizazioa, konpostaia, lehortzea,zementu fabriketan lokatzak erretzea?) ,hiri hauetan egiazta daitekeen lez, , erraustegi baten beharraren argudioa bertan behera uzten du Donostialdean»(kursiba eta komilen artekoa Odonek literalki esandakotik itzulita, ikus Donostiako Web orria).

3-Laguntza behar dugu:Laguntza eta elkartasuna bizitzaren arlo guztietan behar beharrezkoak dira.Are gehiago, guztioi dagokigun arazo honetan.Kultura, gizarte, politika edota edozein arlotan gurekin bat datozen pertsona zein kolektiboen laguntza eskatuko dugu, bai Euskal Herrian baita Europan ere.Danak behar zaituztegu.

4-Ez dugu bortizkeria gustoko:ez dugu beraz onartzen honen jardutea gurekiko, ez gure seme alabekiko, ez gure animaliekiko, ez gure lurrekiko ez eta gure arbasoen hondakinekiko ere. Are gutxiago gure «Legezko ordezkariek»halako astakeria bat inposatzeko erabilitako bortizkeria basati hau.Gure indar guztiekin aurrera egingo dugu gure ,gure seme alaben baita etorriko diren belaunaldien eskubideen defentsan .Borroka luzea datorkigula badakigu, baina era berean auzi hau modu argian konponduko dugulakoan gaude, danon onerako eta guztion irabazirako. Eta irabaziak guk ez ditugu dirutan zenbatzen,.

Landarbason, 2006ko Uztailaren 27an

?

1 Trackback or Pingback

Previous Post
«
Next Post
»