Irailaren 17an, igandean, 23 urte beteko ditu LezokoTxerrimuno Txerrimuo etxeak (zorionak!!)

Eta urtero bezala Txerrimuokoek gauza pila antolatu dituzte urtemuga ospatzeko: zinema, solasaldiak, bazkari eta afariak, bertsolariak, tailerrak, kontzertua,..

“1983an Txerrimuo izeneko baserri huts bat okupatu zen Lezoko herrixka honetan, bertan gazteak egoteko eta adierazteko espazio libre bat beharrezkoa zela ikusten zelako.

Beraz, Txerrimuo baserriari (Lezo, Gipuzkoa) bizia eman zitzaion eta guk ere bizitza hartu genuen. Gaur egun oraindik ere hemen jarraitzen dugu, 23 urte hauetan gauza asko egin eta ikasi ditugu, injustiziak salatzen ahalegindu gara eta gure artean elkarbizitzen ikasi dugu. Betidanik, injustiziak salatu eta mundua aldatzeko grina izan dugu; urte hauetan benetan zerbait lortzeko gu pertsona bezala aldatzen garenean gure ingurua ere aldatzen dela konturatu gara”.Txerri_23urte_egitarau

Egitaraua:

- Asteartea 12, Dokumental emanaldiak: “Muerte Silenciosa” (Kalegorria) eta “Txerrimuo, 22. urtemuga” 19:30ean
- Asteazkena 13, 14:00etan Langabetuen bazkaria, eta 19:30ean preso ohiekin solasaldi eta meriendatxoa.

- Osteguna 14, Zine proiekzioa: “15 dis contigo” 19:30ean.

- Ostirala 15, 20:00etan Preso eta errefuxiatuen aldeko enkartelada; ondoren afari autogestionatua eta kantaldia.

-Larunbata 16, 12:00etan Serigrafia tailerra kalean. 13:30ean Argazki kolektiboa, eta ondoren Bazkaria Joxe Agirre, Karmele Mitxelena eta Jon Martin bertsolariekin.
23:00etan Kontzertua: Nova (Lezo), Mantiza (Zarautz), Noisex (Bizkaia)

- Igandea 17: Arratsaldez txokolatada eta Zine proiekzioa, “Taxista full”.

- Aste osoan zehar “Cuentame que paso en los 80 y mucho mas” montai audiobisuala ikusgai egongo da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude