Zintzilik irratia

Oreretako irrati librea

Gaur INEM-en bulegora etorri gara Abiadura Handiko Trenaren (AHT) eta gainontzeko azpiegitura handien eraikuntzan gobernuak egiten ari diren xahuketa ekonomiko ikaragarriaz informatzeko eta hori salatzeko. Izan ere, egungo krisi sozial, ekologiko eta ekonomikoa kontuan hartuz, premia sozialen kaltetan azpiegitura erraldoi horietan milaka milioi euro gastatzea klase herrikoien ondoeza ekonomikoa larriagotzera daraman burugabekeria dela uste dugu.

Krisi ekonomiko honen ondorio dramatikoenak langabetuen goranzko kopurua, bizi baldintzen txirotzea eta bazterketa sozial hazkorra direnean, gobernuen gastu eta eskubide sozialak murrizten dituzte, eta aldi berean, baliabide publiko kopuru izugarriak (4859€ EAEko biztanle bakoitzeko) AHT zein beste azpiegitura lan-handietara desbideratzen dituzte, enpresarien patrikak loditzeko: 10.000 milioi euro Euskal Herriko AHTrentzat, 1.500 milioi Jaizkibelgo Superporturako, 250.000 milioi euro Espainako Garraio Azpiegituren Plan Estrategikoarentzako… Zinez, gobernuen AHTri eta azpiegiturei egozten dizkieten balizko bertuteak egia balira (lanpostuen sorrera, kohesio soziala, etab.), Estatu espainiarraren egoerak arras ezberdina izan beharko zukeen eta krisia apenas nabarituko zen hemen. Ez dirudi gauzak horrela direnik ordea.

Jakina, AHT eta azpiegitura handiak zuritu asmoz, egitasmo horiek arazo sozialen eta langabeziaren konponbidea bailiran agertzen dizkigute. Baina errealitatean, azpiegitura horiek ez dira gizartearen gehiengoaren beharrak asetzeko egiten, eta are gutxiago langile klasearentzat. Aitzitik, AHT buruzagi politiko eta ekonomikoen pelotazo itzel bat da, gero eta abiadura azkarragoan kapitalen fluxuak (exekutibo eta buruzagiak alde batetik, turistak bestetik) bermatu nahi dituen garraiobide klasista da. Gezurra da erabat azpiegitura erraldoi horien lekuko langileei onura ekonomikorik ekartzen dienik. Ikus bestela, adibide moduan, Muskizko kasua Bizkaian: bertako biztanleria ez da aberastu eta ez onuradun atera gertu-gertuan duen Bilboko Superportua edota tumore bar bezala itsatsi dioten Petronor errefinategia direla eta.

Finean, AHT dirua azkar pilatzeko aitzakia besterik ez da neurri handi batean. Klase kapitalista eta burokratikoak betidanik lanaren esplotazioari, espekulazioari, korrupzioari eta ingurune naturalaren txikizioari esker aberastu dira, horiek guztiak beraien ekonomiaren hazkunderako baliatuz. Ekonomia kapitalistaten “aurrerapen” desastrosoak porlanean eta hondamendi ekologikoan, insolidaritatean eta herritarrek gure bizibaldintzen gainean dugun kontrolaren galeran hezurmamitzen dira gero, sistema honek pertsonen autonomia errealari lagundu barik, hori ukatu eta beste modu batez bizitzeko aukerak bortizki suntsitzen dituelako.
Hori denagatik, AHT eta azpiegitura lan-handietan egiten ari den xahuketa itzela salatzen dugu, milaka lagun babes sozialik gabe gelditzen ari diren bitartean. Aipatutakoari men egin gabe, egungo eredu ekonomiko eta sozial esplotatzailea, injustua eta suntzitzailea errotik zalantzan jartzeko premia aldarrikatzen dugu.

AHTren Aurkako Asanblada

Un grupo de personas hemos entrado den la oficina del INEM de Orereta-Renteria denunciando que el despilfarro que realiza el gobierno en grandes infraestructuras provoca entre otras cosas el aumento del paro.
Hemos repartido un texto entre la gente y los trabajadores y las trabajadoras de la oficina, hemos pegado carteles en las paredes y hemos hecho una sentada en la entrada de la oficina mientras se leía un comunicado.
sindominio.net/ahtez/?q=es/node/3460

briancurrin_oreretan

Brian Currin abokatu hegoafrikarrak hitzaldi bat emango du Niessen Auditoriumean (Orereta-Errenteria). Bertan, Euskal Herriko gaur egungo egoera politikoaz eta Euskal Herriko bake-prozesua sustatzeko moduaz duen ikuspegia azalduko du. Saiatua, zuhurra, pazientzia amaiezina duena eta politikoki ez-zuzena. Ibilbide luzea egin du gatazka korapilatsuak konpontzen (hala nola Hego Afrikan, Ruandan, Ekialde Hurbilean eta Sri Lankan). Hori kontuan hartuta,eta Euskal Herriko errealitatea ongi ezagutzen duenez gero, argi pixka bat ekar liezaguke etorkizuneko gertaerei begira.

______________

El abogado sudafricano Brian Currin ofrecerá una conferencia en el Auditórium de Niessen (Orereta-Errenteria) con su visión sobre la actualidad politica en Euskal Herria y cómo “reactivar” el proceso de paz vasco. Tenaz, prudente, con una paciencia infinita y políticamente incorrecto. Con su larga trayectoria en resolución de conflictos tan complicados como el de Sudáfrica, Ruanda, Oriente Próximo o Sri Lanka, Currin, conocedor de la realidad vasca, podría arrojar algo de luz de cara a futuros acontecimientos

matxura-telefono-gorriaOtsaileko data esanguratsu honetan guri telefonoak pintxatzeko gogoa sartu zaigu,eta KLINIKA DAVERen teknologiario esker Telrfono Gorria saio berria aurkezten dizuegu…

-Euskadi 2.0 (KLINIKA DAVER Entertaiment)

-Noentiendo Wii-ja kontsola berria (KLINIKA DAVER Entertaiment)

-TELEZERRI- Absentismoa Arkauten!!! ERNE!!-EEEH!

-Musika-I am Raros, Frida Pipol.

Entzun:

concentracion-26

Entzun kuña

Jaitsi kuna_ots26

Este es un llamamiento a toda la población del valle de Oiarso, con motivo de la concentración que se realizara el próximo viernes a las puertas del INEM en Orereta denunciando los gastos en infraestructuras como el TAV y el segundo cinturón y los recortes en prestaciones sociales .

ABIADURA HANDIKO TRENAZ ABERASTEN, ETORKIZUN HIPOTEKATZEN.

Otsailak 26 ostirala, goizeko 11etan. Oreretako INEM bulegoaren aurrean.

Maurizio Ravel kalea 14, Beraun

enrique-fdez-mdez

El jueves 18 de Febrero de la mano de Jaizkibel Bizirik tuvo lugar la charla de Enrique Fernandez Menendez del grupo los Verdes de Asturias sobre la problemática del Puerto Exterior de Musel en Xixon. Esclarecedora charla de cómo los ricachones de allí con tal de remover tierra con arena son capaces de pasar por encima de todo pichichi. Los de allí, igual que los de aquí. Los mismos pasos, el mismo interés general en boca de los mas egoístas, las mismas conductas ….

Si les dejamos harán lo mismo que en Xixon, en ACoruña….

Escucha la charla

kalamu10
Duela 10 urte, Oiartzungo GOIKO ESKOLA Kulturgune Okupatuan abian
jarri genuela "Kalamu Eguna". Droga arloan beharrezkoa ikusten dugu
autogestioa, trapitxatzailearekiko (eta barne dauden sistemaren
hainbat figura) dependentzia apurtu behar da eta norberak
kontsumitzen duena sortuz. 

Gonbidatzen zaituztegu zuen kalamu-buruak aurkeztera eta Goiko
Eskolan egun polit bat pasatzera! Larunbata honetan, 18:00tik
aurrera.

Hace 10 años que desde GOIKO ESKOLA Kulturgune Okupatua pusimos en
marcha el "Kalamu Eguna". En el tema de la droga vemos necesaria
la autogestión, rompiendo dependencias con trapicheos y camellos
(y con lo que supone, muchas figuras del sistema están metidas en
ello) y creando lo que cada un@ consuma.

Os invitamos a apresentar vuestros cogollos y a paasar un bonito
día en Goiko Eskola. Este sábado a partir de las 18:00h.

GOIKOESKOLAKO KALAMU FESTA 2010 / FIESTA DEL CAÑAMO EN
GOIKO ESKOLA 2010

Otsailak20 larunbata, sábado 20 de Febrero
GOIKO ESKOLAn (Arragua-Oiartzun)

17.00 - 19.00: KOGOILOAK JASOTZEKO EPEA /PLAZO DE
PRESENTACIÓN DE COGOLLOS
19.00: HITZALDIA / CHARLA: “CULTIVO ORGÁNICO”
19.30: MARIHUANA DASTAKETA. CATA DE MARIHUANA
20.00: TAILERRA: “ERRETXINA NOLA ATERA” / TALLER:
"EXTRACCIÓN DE RESINA".
21.30: AFARIA “bokatak”. (19:30tan izenak eman beharko
dira) / CENA "bokatas" (hay que dar los nombres a las 19:30)
23.30: "EUGENIOren txiste absurdo eta basatienak!" / chistes
absurdos y salvajes de EUGENIO"
24.00: SARI BANAKETA / ENTREGA DE PREMIOS

Egun osoan zehar Funky-Reggae Sessions MIX6T kolektiboaren
eskutik / durante todo el día Funky-Reggae Sessions a
cargo de MIX6T kolektiboa.

Hitzaldia eta Tailerra HUGOren eskutik (Bilboko RECOGE Y
SIEMBRA denda) / La charla y el taller a mano de HUGO
(tienda bilbaína RECOGE Y SIEMBRA).

... ETA MARITXU GAILETAK, BIZKOTXOAK ETA LIKOREA DENON
GOZAMENERAKO...
...ETA SARIAK NOSKI!!!

...Y GALLETAS DE MARITXU, BIZCOCHOS Y LICOR PARA EL DISFRUTE
DE TODOS Y TODAS...
... GRANDES PREMIOS!!!

Asteburu honetan Trintxerpeko inauteriak ospatzen direla eta Loilako gaztetxekoek kontzertua antolatu dute Mogambo aretoan. Kontzertuan jasotzen duten dirua gaztetxearen kontrako epaiketak sorturiko gastuei aurre egiteko izango da.

Hona kartela hemen:

cartel-20

Kaixo berriz ere matxurazale maittiak !

AVE CANNABIS GRATIA PLENA

Aste honetan unibertsoaren misterio insondabliak argituko ditugu, gure inguruan gertatu ohi diren hainbat ezinezko fenomeno ikertuz…edo hori egin nahi izan genuen edaten hasi baino lehen,…

Atalak-Telezerri mon amour.

Musika-Seppuku

Entzun:

Bidalketa zaharragoak »
Zintzilik irratia