Izaditik bereizteko eta urruntzeko mugitu gaituen gogo ustelak, gure burua izaditik kanpo, izadia garaitu duenaren gisa ikuserazi digute, gure buruari ziri ederra sartuz. Izaditik kanpora begiratzeko joera nabarmen bat dago, baina unibertsoaren mugak ezagutzen ez ditugun izadi honetan hori ezinezkoa dela egiaztatuko dugu. Sakon hausnartu ezkero garbi azaltzen zaigu, izadia eta gu bat gara, eta ezin gara bereiztu, ezinezkoa da. Gizakia izadiarekin bat dela, izadia dela, ulertuz, gizakiok egiten ari garen guztia, hondamendia barne, izadiaren baitakoa dela, naturala dela onartu beharko genuke.
Oarsoaldea lagin gisa hartuz, gizakiok izadian eragiten ari garena aztertu dut, gizakia eta izadia aurrez-aurre azalduz.
Egilea: Joseba Leizeaga
Iraupena: 30′ (eta 50′ koa egiten)
Data: 2009ko uda
Ekoizpena: 4 Egunetan eginak filmak eta Eskualdunak bideogintza (autoekoizpena)
Bideo honen egilearen dokumentu gehiago bi helbide hauetan:
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu duenez gaztea etxera iristean Ertzaintzaren furgoneta bat zain zuen atarian. Bertatik sei Ertzain aurpegia estalita eta armatuak atera dira, gaztea lurrera bota, jipoitu eta galdekatu egin dutelarik.Azken asteotan Oreretan Ertzaintzaren errepresioa ugaritzen ari da, besteak beste jarraipenak, identifikazioak, mehatxuak eta ikasteetxeetan beraien presentzia ugaritu direlarik.
Gaur sagardotegi berezi batera gonbidatu gaituzte: Sagardotegiaren Museum Culinari Center berrira! - Sagardoaren Spa-ibilaldi terapeutikoa estrenatu dugu…eta bukatu ere! - Txotx!, bazkari…eta txotx!-ez txotx! - eskupela, eskupela…sagardoaren hotela. Abesti bakarra: Lin Ton Taun
Bihar jarraituko du Egunkariaren aurka Madrilen egiten ari diren epaiketak. Perituen deklarazioak entzungo dira eta astelehenetik asteazkenera luzatuko da epaiketaren fase hau.
Aurrekotan bezala epaiketaren egunetarako elkarretaratze deialdia egin du Egunkariaren aldeko Herri Batzordeak, arratsaldeko 20:00etan Oreretako Herriko plazan.
Eta antenaren matxura dela eta uhinen bidezko emisiorik ez badugu ere, hona hemen internet bidez Egunkariaren alde Joseba Maixu kolaboratzaileak utzi digun abestia:
Interneta moztu digute SGAEkoek. Baina zer da hau? Ez al dakite gauza garela Madrilera joan, eta kristona antolatzeko! Beraien muturretan, eta beraien Wifi konexioa erabiliaz, dekarga kolektibo bat antolatu dugu!
- Konpartitzea ez da delitua! (ehh…tori nire Klinex-a…).
-9: 30ean: Hainbat herrialdetako AHTren aurkako mugimenduen topaketa (Euskal Herria, Espainia, Frantzia, Italia), Hendaiako erdigunean kokatua dagoen azoka zaharrean
-14:30ean:Prentsaurrekoa azoka zaharrean, topaketan bilduriko elkarte eta mugimendu guztien artean adosturiko Adierazpen Komuna argitaratzeko. -16:00etan: AHTren aurkako manifestazioa Hendaiako tren geltokitik Irun aldera abiatuko da. Amets Arzallus bertsolariaren ongi etorria.
-17:00etan: Prentsa adierazpenak egingo dituzte AHT Gelditu! Elkarlaneko eta CADEko bozeramaileek manifestazioaren bide erdian, Irungo erdialdeko Colon hiribideak Iparraldeko Etorbidearekin duen bidegurutzean.
-17:30ean: Manifestazioaren amaiera-ekitaldia Santiagoko zubi zaharrean. Hitza hartuko dute: Iparralde eta Hegoaldeko udal ordezkariek, AHT Gelditu! Elkarlanak eta CADEk, baita beste herrialde batzuetatik etorritako elkarteetako ordezkariek ere. Bertsolariak, MAK eta Angelines musikarien kantak.
Irakurri prentsaurrekoaren testua / Leer el texto de la rueda de prensa: (read more…)
Karlos Saldise Korta; Pasai Donibaneko semea, duela 30 urte, 1080ko urtarrilaren 16an hil zuten Lezon. 33 urte zituen. Bi erkunde ultreskuindarrek (Batallon Vasco Español eta Grupos Armados Españoles) hartu zuten Karlosen hilketa beregain. 1977az geroztik, ultreskuindarren ekintzek Euskal herritarren artean 14 hildako eragin zituzten.
Karlos, Amnistiaren Aldeko Batzordeko kidea zen. Gure eskualdean militante aktibo eta ezaguna.Aste honetan bere ibilbide agogoratu dute Lezon egindako erakusketa baten bidez, eta larunbatean, bere erahilketaren 30 urteurrenean, manifstazioa eta omenaldia egin ziren Lezo eta Pasai Donibanen.
Hona hemen Lezoko omenaldiko audio batzuk:
Entzun
Gairi buruzko erreportaia kaleratu du aste honetan Oarsoaldeko Hitzak. Irakurri hemen
GAZAREN ALDEKO PROIEKZIO-EKINTZA GLOBALERA DEITZEN DU PELIKULAREN
LAN TALDEAK DATORREN URTARRILAREN 18an
2010eko urtarrilaren 18an urte bat beteko da Israelek Gaza
bonbardatzeari utzi zionetik. Eraso horrek 2008ko abenduaren
27tik 2009ko urtarrilaren 18ra bitarte iraun zuen
eta 1.412 palestinar akabatu zituen. *"To Shoot An Elephant"
(TSAE)* izeneko dokumentalak Gaza bertatik kontatzen
du egun horietan gertatutakoa. Bonbardaketen narrazio zuzena
eta pribilegiatua izanik, dokumentalak Israelen propagandari
eta nazioarteko isiltasunari aurre egiteko tresna izan nahi du.
*TO SHOOT AN ELEPHANT* Urtarrilaren 18an, astelehena, 19:30tan,
Mikelazulo elkaretan (Orereta/Errenteria)