Jaizkibelgo superportua egingo ote duten erabaki gabe badago ere, txikizio hau bultzatzen duten Portu agintaritza eta diputazioak beraien lanekin aurrera egiteko urratsak ematen jarraitzen dute. Berdin zaie Espainiako ingurumen ministeritzak superportua egiteko erabakia zalantzan jartzea , Lezoko udalak baimenik ez ematea edo zapaltzen dituzten lurretako baserritarrak kontra egotea.
Honen adibide orain dela 2 aste Lezoko Gaintxurizketako baserri lurretan Diputazioaren aginduz SESTRA eta EUROESTUDIOS ingeniaritza enpresek hasi dituzten lan topografikoak, Jaizkibelgo superportuaren sarbideak izango liratekeen tunelen lanak aurreratzen hasteko.
Lan hauek gelditzeko eskatuz mendi martxa egin zen larunbatean Lezoko Allerru mendi taldeak eta Jaizkibel Bizirikek deituta.
En el erretegi del jueves estuvimos con lxs compas de Lobato etxea (casa ocupada hace mas de 10 años en Lezo-Orereta) y nos contaron como van las cosas ante el juicio al que tienen que hacer frente y que les puede dejar a ellxs en la calle y a todxs sin uno de los pocos centros socio-culturales liberados del valle.
Txerrimuten eskutik Anonimos, Okensay eta Desoreka taldeak arituko dira ostiralean 22:30etik aurrera Lezoko Txerrimuñon.
Txerrimuten asmoa aurrerantzean Txerrimuñon kontzertu gehiago egitea da eta bertan jo nahi duten taldeek txerrimuten@gmail.composta helbidea erabili dezakete beraiekin harremanetan jartzeko.
Errausketaren aurka eta hondakinen euskal lege baten alde 35000 sinadura bildu ziren iaz, eta Gasteizko parlamentuko komun zuloren batean bukatu zuten herritarren sinadurak eta politikoen promesak.
Atez ateko bilketa Usurbilen martxan ipini dute emaitza oso onekin, Oiartzunen, Hernanin… martxan jartzekotan daude, baina jaurlaritza eta aldundiko agintariek ez dute begi onez ikusten alternatiba hau, errausketaren negozioa ezinezkoa egingo dielako akaso?
Zubietako herritarrek ez dute errausgailurik nahi bere herrian, baina herritaren iritzi eta erabakiak kontutan hartu gabe, errausgailua egiteko planak aurrera darraite.
Errausketaren aurkako herri plataformek manifestazioa deitu dute larunbaterako, azaroak 28, arratsaldeko 17:00etan, Donostiako Bulean.
Guzti honetaz hitzegin dugu asteleheneko Erretegian Errausketen aurkako taldeetako Kepa Olaiz-ekin.
A gripearen aurkako txertaketa kanpaina gaur hasi berria da. Osakidetzaren arabera, txertoak erabat fidagarriak dira. Orduan, txertoarekin zerikusia dutenek zergatik dute inpunitate osoa? Herritarrei arazorik gertatzekotan zergatik ez da inongo ardura zibil edo administratiborik izango?
Bideo honen egilearen dokumentu gehiago bi helbide hauetan: